Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2024ko abenduaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
5514

IRAGARKIA, zeinaren bidez interesdunak epatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 2. Atalean bideratutako 416/2024 prozedura arruntean.

Enplegu Publikoko zuzendariak erabaki du Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salaren 2. atalera bidaltzea prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

416/2024 prozedura arrunta: administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, ebazpen honen aurka aurkeztua: 110/2024 Ebazpena, Funtzio Publikoko sailburuordearena, Funtzio Publikoko zuzendariaren 113/2024 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ebazten duena. Ebazpen horren bidez, Francisco Javier Arauz de Robles Davilak, Miriam Aranzadi Lozanoren izenean eta ordezkaritzan, aurkeztutako idazkian jasotako iraupen mugatuko lanari buruzko Esparru Akordioari buruzko 1999ko ekainaren 28ko Kontseiluaren 1999/70/EE Zuzentaraua aplikatzeari buruzko eskabideak ezesten ziren, bai eta frogen eskaera eta kautelazko neurriak hartzeko eskaera ere.

Hori dela eta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, espediente horretan interesa dutenei dei egiten zaie bederatzi eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salaren 2. atalean.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 15a.

Enplegu Publikoko zuzendaria,

NEKANE COBOS SALINAS.


Azterketa dokumentala