Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2024ko abenduaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SPRI-ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
5512

EBAZPENA, 2024ko azaroaren 22koa, SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, 2024an «Ekintzaile» laguntza-programaren oinarri arautzaileak aldatzen dituena.

2024ko martxoaren 14an, SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusiak 2024an «Ekintzaile» laguntza-programaren oinarri arautzaileak onartu, argitaratu eta deialdia egiteko ebazpena eman zuen.

Argitaratu zenetik igaro den epean, eskaera ugari jaso dira, programaren helburua enpresa-proiektu berritzaileei eta/edo oinarri teknologikoko proiektu berriei finantza-laguntza ematea baita, ahal dela industria-arlokoak eta/edo industria-produktu eta -prozesuari lotutako zerbitzuetakoak.

Hori dela bide, dagoen aurrekontu eskuragarriaren barruan, bidezkoa da programari esleitutako baliabide ekonomikoak gehitzea.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Onestea 2024an «Ekintzaile» laguntza-programaren oinarri arautzaileen 4. artikuluko 1. apartatuaren aldaketa, modu honetan idazteko:

«4. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

1.– Programa honetara bideratutako baliabide ekonomikoak 2.300.000 eurokoak dira eta SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren aurrekontuetan beren-beregi ezarritako aurrekontu-zuzkiduretatik etorriko dira. Aurrekontu horiek EAEko 2024ko Aurrekontu Orokorretan sartuta daude.».

Bigarrena.– 2024an «Ekintzaile» laguntza-programari dagozkion oinarri arautzaileak aldatzeko ebazpen hau osorik argitaratzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Bilbao, 2024ko azaroaren 22a.

SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

AITOR URZELAI INZA.


Azterketa dokumentala