Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2024ko abenduaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA SAILA
5499

AGINDUA, 2024ko azaroaren 20koa, Hezkuntzako sailburuarena. Agindu honen bidez, saileko goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat izendapen askez betetzeko egindako deialdia ebazten da.

Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2.c) artikuluan eta sail honetan dauden lanpostu batzuk izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragarriz Hezkuntzako sailburuak 2024ko urriaren 8an emandako Aginduan (urriaren 18ko EHAA, 204.zk.) ezarritakoaren arabera, hau

EBAZTEN DUT:

1.– Elvira Pérez de Albeniz Casi andrea izendatzea Hezkuntza Sailburuordetzako goi-kargudunaren idazkari (520010-69 kodea, 18 maila).

2.– Izendapen honek 2024ko azaroaren 21etik aurrera izango ditu ondorio guztiak.

3.– Agindu honek administrazio-bidea amaitzen duenez, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean; bestela, administraziorekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administraziorekiko Auzien Epaitegian, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 20a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala