Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

232. zk., 2024ko azaroaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5465

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira 356/2024 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura arrunta) interesdun izan daitezkeenak.

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegian, Aitor López Viotak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du –zehazki, 356/2024 prozedura arruntako izapideen bidez bideratzen ari da–, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2024ko ekainaren 17ko Erabakiaren aurka. Erabaki horrek ebazpen honen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi zuen: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 597/2024 Ebazpena, martxoaren 8koa, zeinaren bidez argitaratu baitziren hautatutako izangaien behin betiko zerrenda eta txanda irekiko destinoen esleipena, Ofiziala kategorian (Mantentze-lanetako Ofizialeko lanpostu funtzionalak), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako destinoetan.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta bertaratu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.

Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Jakinarazpen honek Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 20a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

MAITEDER MIELGO RUBIO.


Azterketa dokumentala