
232. zk., 2024ko azaroaren 28a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5464
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira 342/2024 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura arrunta) interesdun izan daitezkeenak.
Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian, Francisca González Lozano andreak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu du (342/2024 prozedura arruntaren izapideen bidez bideratuta) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko 2024ko ekainaren 17ko Administrazio Kontseiluaren aurka. Azken horretan ezetsi egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren bi ebazpenen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa: batetik, apirilaren 10eko 789/2024 Ebazpena, zeinaren bidez argitaratu baitzen hautatutako izangaien behin betiko zerrenda eta esleitu baitziren txanda irekiko destinoak; eta, bestetik, apirilaren 10eko 791/2024 Ebazpena, zeinaren bidez argitaratu baitzen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako destinoetan estatutupeko lotura finkoa lortu duten eta txanda irekiaren zerrendan dauden esleipendunen izendapena, Erizaintzako Laguntzaile kategorian (Erizaintzako Laguntzaile, Osasun Mentaleko Erizaintzako Laguntzaile eta Osasuneko Monitore lanpostu funtzionalak).
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta bertaratu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.
Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Jakinarazpen honek Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 20a.
Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,
MAITEDER MIELGO RUBIO.
RSS