Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

232. zk., 2024ko azaroaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELANKIDETZA-LANKIDETZARAKO ETA ELKARTASUNERAKO EUSKAL AGENTZIA
5463

EBAZPENA, 2024ko azaroaren 19koa, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendariarena, 2024. urteko garapenerako lankidetzaren «Ignacio Ellacuría» saria emateko dena.

Ekainaren 30eko 79/2020 Dekretuaren bidez arautu zen garapenerako lankidetzaren «Ignacio Ellacuría» saria (uztailaren 14ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 137. zenbakia).

elankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendariaren 2024ko irailaren 12ko Ebazpenaren bidez, 2024. urteko garapenerako lankidetzaren «Ignacio Ellacuría» saria deitu zen (irailaren 26ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 124. zenbakia).

Deialdiaren ebazpeneko seigarren oinarrian ezarritakoaren arabera osatuta, epaimahaia bildu zen eta, ekainaren 30eko 79/2020 Dekretuak 9. artikuluan ezarritakoa adjudikazio-irizpideak betez, gaia eztabaidatu ostean erabaki arrazoitua eta ebazpen-proposamena eman zituen.

Hori dela-eta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Saria ematea.

2024. urteko garapenerako lankidetzaren «Ignacio Ellacuría» saria ematea Palestinako errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziari (UNRWA), sariaren balorazio-irizpideak hobeto betetzen dituen hautagaia delako. Saria 15.500 eurokoa da. Sariaren bidez, zera aintzatetsi nahi izan du epaimahaiak: agentziak herri palestinarraren alde izan duen ibilbidea eta egin duen lan humanitario nekaezina.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 19a.

eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.


Azterketa dokumentala