Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

232. zk., 2024ko azaroaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
5460

HUTS-ZUZENKETA, agindu honena: Agindua, 2024ko urriaren 18koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordeko kide bat kargutik kendu, kide bat izendatu eta batzordearen osaera jakinarazteko dena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen du argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko dituela baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko hala egitea komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egin behar du.

Bada, halako hutsak aurkitu dira Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren 2024ko urriaren 18ko Aginduan (Agindua, 2024ko urriaren 18koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordeko kide bat kargutik kendu, kide bat izendatu eta batzordearen osaera jakinarazteko dena). Agindu hori 2024ko azaroaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 217. zenbakian, eta dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2024/5079 (2/2) orrialdean, 3. artikuluan,

hau dio:

«Ana María García Maté andrea».

Baina hau esan behar du:

«Ana Isabel García Maté andrea».


Azterketa dokumentala