Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

232. zk., 2024ko azaroaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5450

799/2024 EBAZPENA, urriaren 30ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez Gloria Cidoncha Moreno andrea izendatzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Finantza, Aurrekontu eta Erosketen Zuzendariordetzan Ekonomiako eta Finantzako Zuzendaritzako Administrazio Taldeko Buruaren lanpostua betetzeko.

Aztertu da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Finantza, Aurrekontu eta Erosketen Zuzendariordetzan Ekonomiako eta Finantzako Zuzendaritzako Administrazio Taldeko Buruaren lanpostua betetzeko deialdia, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren irailaren 5eko 616/2024 Ebazpenaren bidez egin zena (urriaren 9ko EHAA, 197. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak aurkeztutako merezimenduen arabera baloratu ere. Hala, aurkeztutako dokumentazioa kontuan izanik, balorazio-batzordearen ustez, Gloria Cidoncha Moreno andrea aproposa da deialdiko lanposturako eta bertan jarduteko trebakuntza egokia du.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Gloria Cidoncha Moreno andrea izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Finantza, Aurrekontu eta Erosketen Zuzendariordetzan Ekonomiako eta Finantzako Zuzendaritzako Administrazio Taldeko Buruaren lanpostua betetzeko.

Bigarrena.– Izendapen honek 2024ko azaroaren 1etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 30a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,

JOSUNE RETEGI ORMAZABAL.


Azterketa dokumentala