Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

231. zk., 2024ko azaroaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
5441

HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: «Ebazpena, 2024ko urriaren 2koa, Nekazaritzaren, Arrantzaren eta Elikagai Politikaren sailburuordearena, zeinaren bidez ematen baitira Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2024ko ekainaren 18ko Aginduaren bidez deitutako laguntzak. Agindu horren bidez, Errioxa Jatorri Deitura Kontrolatuaren babespeko ardoak destilatzeko ardoaren sektorerako 2024rako ezohiko laguntzak onartzen dira».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen du argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko dituela, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak eskatuta.

Modu horretako hutsak atzeman dira ebazpen honen eranskinean: Ebazpena, 2024ko urriaren 2koa, Nekazaritzaren, Arrantzaren eta Elikagai Politikaren sailburuordearena, zeinaren bidez ematen baitira Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2024ko ekainaren 18ko Aginduaren bidez deitutako laguntzak. Agindu horren bidez, Errioxa Jatorri Deitura Kontrolatuaren babespeko ardoak destilatzeko ardoaren sektorerako 2024rako ezohiko laguntzak onartzen dira. Ebazpen hori 2024ko urriaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 211. zenbakian. Hona hemen zuzenketak:

2024/4965 (6/5) orrialdean, 112. posizioko azken zutabean,

hau dio:

«2.937,60 euro»

baina hau esan behar du:

«2.924,00 euro».


Azterketa dokumentala