
231. zk., 2024ko azaroaren 27a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (103 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
5439
AGINDUA, 2024ko azaroaren 19koa, Hezkuntzako sailburuarena, Euskadiko Musika Irakaskuntzen Aholku Batzordeko karguak utzi, izendatu eta berrizten dituena.
Otsailaren 9ko 22/1988 Dekretuaren bidez (1988ko otsailaren 18ko EHAA), Musika Irakaskuntzen Aholku Batzordea sortu zen; eta haren eginkizun nagusia Hezkuntza Sailari Euskadiko musika-irakaskuntza arautzeaz aholku ematea da, bai irakaskuntza arautuaz, bai irakaskuntza ez arautuaz.
Presidentea, idazkaria eta zortzi kide iraunkorrak dira batzordea osatzen dutenak; eta haien izendapenak, aipatutako dekretuaren laugarren artikuluaren arabera, Hezkuntzako sailburuaren agindu baten bidez egingo dira, Hezkuntzako sailburuordeak proposatuta.
Era berean, bosgarren artikuluak ezartzen du bi urteko iraupena izango dutela. Epe berdinetarako berritu ahal izango dira, denbora-mugarik gabe.
Azken izendapenetik bi urte betetzear direnean, kargudun berriak izendatu, beste zenbait kargutik kendu eta gainerakoak beraien karguetan berritu behar dira. Horrenbestez, honako hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– 22/1988 Dekretuaren bosgarren artikuluan ezarritakoaren arabera, honako pertsona hauek berritzea Musika Irakaskuntzen Aholku batzordekide, adierazitako kategorian kide iraunkor gisa:
– Miren Iñarga Echeverria andrea: CASM «Musikene» GMIBko zuzendari nagusia eta kudeatzaile akademikoa den aldetik.
– Puy Asurmendi Tellería andrea. Vitoria-Gasteizko CPM «Jesús Guridi» MKPko zuzendaria den aldetik.
– Izusko Izagirre Loroño jauna: Mungiako EMPU «Santos Intxausti» MEPUko titularra (zuzendaria) den aldetik.
– Amaia Liceaga Muñoa andrea: Irungo CPM-EMPU «Irun» MKP-MEPU ikastetxeetako titularra (zuzendaria) den aldetik.
– Mikel Cañada Zorrilla jauna: ospe handiko pertsonalitatea den aldetik («Euskadiko Orkestrako» Hezkuntza Saileko koordinatzailea).
2. artikulua.– Ondoren azaltzen diren batzordeko kideak karguetatik kentzea, eta, bide batez, egindako lana eskertzea:
– Ales Larrazabal Arrillaga jauna: Bilboko CPM «Juan Crisóstomo de Arriaga» MKPko zuzendaria den aldetik.
– Erlantz Fernandez. Barandiaran jauna: Donostiako CPM «Francisco Escudero» MKPko titularra (EIOren koordinatzailea) den aldetik.
– José Antonio Llorente Etxeberria jauna: ospe handiko pertsonalitatea den aldetik (ibilbide luzea musika-eskolen sektore profesionalean).
3. artikulua.– Honako pertsona hauek Aholku Batzordeko kide izendatzea, azaltzen den kategorian:
– Itziar Basagoiti Azpitarte andrea: Bilboko CPM «Juan Crisóstomo de Arriaga» MKPko zuzendaria den aldetik.
– Jorge Pacheco García jauna: Donostiako CPM «Francisco Escudero» MKPko titularra (zuzendaria) den aldetik.
– Mikel Romero Laibarra jauna: ospe handiko pertsonalitatea den aldetik (Euskal Herriko Musika eta Dantza Eskolen Elkartearen lehendakaria –EHME–).
4. artikulua.– Izendapenok bi urtetarako izango dira, 22/1988 Dekretuaren bosgarren artikuluak ezartzen duen bezala, eta agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango dituzte ondorioak. Musika Irakaskuntzen Aholku Batzordea sortzen duen 22/1988 Dekretuaren artikuluetan jasotzen dira epe hori arautzen dituzten arauak, baita karguak kentzea, ordezkapenak, berritzeak eta beste edozein zirkunstantzia ere arautzeko direnak ere.
5. artikulua.– Beraz, Euskadiko Musika Irakaskuntzen Aholku Batzordea, 22/1988 Dekretuaren hirugarren artikuluaren arabera, honela osatua geratzen da:
a) Batzordeburua: Lucía Torrealday Berrueco, Hezkuntzako sailburuordea. Honek eskuordetu ahal izango du, egoki deritzonean.
b) Batzordekide iraunkorrak:
– Miren Iñarga Echeverria andrea: CASM «Musikene» GMIBko zuzendari nagusia eta kudeatzaile akademikoa den aldetik.
– Puy Asurmendi Tellería andrea. Vitoria-Gasteizko CPM «Jesús Guridi» MKPko zuzendaria den aldetik.
– Itziar Basagoiti Azpitarte andrea: Bilboko CPM «Juan Crisóstomo de Arriaga» MKPko zuzendaria den aldetik.
– Izusko Izagirre Loroño jauna: Mungiako EMPU «Santos Intxausti» MEPUko titularra (zuzendaria) den aldetik.
– Jorge Pacheco García jauna: Donostiako CPM «Francisco Escudero» MKPko titularra (zuzendaria) den aldetik.
– Amaia Liceaga Muñoa andrea: Irungo CPM-EMPU «Irun» MKP-MEPU ikastetxeetako titularra (zuzendaria) den aldetik.
– Mikel Romero Laibarra jauna: ospe handiko pertsonalitatea den aldetik (Euskal Herriko Musika eta Dantza Eskolen Elkartearen lehendakaria –EHME–).
– Mikel Cañada Zorrilla jauna: ospe handiko pertsonalitatea den aldetik (Euskadiko Orkestrako Hezkuntza Saileko koordinatzailea).
c) Idazkaria: Miguel Angel Rivero González jauna, Araubide Bereziko Irakaskuntzen arduradunaren karguari jarraikiz.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 19a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
RSS