
231. zk., 2024ko azaroaren 27a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (135 KB - 2 orri.)
- EPUB (115 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OGASUN ETA FINANTZA SAILA
5436
330/2024 DEKRETUA, azaroaren 12koa, zeinaren bidez gaitzen baitira 343.442 euroko kredituak 7111 Programan (Nekazaritza eta Landaren eta Itsasertzaren Garapena), Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2024. urterako aurrekontuko 9211 Programan (Espainiako Sektore Publikoarekiko Finantza Harremanak) diru-sarrerak lortu direlako.
Erronka Demografikoaren Konferentzia Sektorialak, 2024ko ekainaren 18ko bileran, akordio bat onartu zuen zeinaren bidez ezarri baitziren lankidetza-esparru orokorra eta Estatuko Aurrekontu Orokorretan erkidegoei eta hiri autonomoei esleitutako kredituen banaketarako irizpideak; 2024rako Lurralde Kohesio eta Transformazio Funtsaren kargurako ekimenak eta egintzak sustatzeko eta laguntzeko kredituak dira horiek.
Ministro Kontseiluak, 2024ko ekainaren 4ko bileran, berriz, lurralde bakoitzari emango zitzaion kopuruaren proposamena onartu zuen, eta haren arabera Euskal Autonomia Erkidegoari 343.442 euro esleitu zitzaizkion.
Finantzaketa laguntza hori landa-inguruaren garapenera eta dibertsifikaziora bideratzeko da, zona horietako populazioa gal dadin ekiditeko asmoz. Horretarako, ezinbestez jarraitu behar da bizitza-kalitate duina bermatuko duten zerbitzuak eta gutxieneko azpiegiturak hornitzen, oinarrizkotzat jotzen diren zerbitzuetarako irispidea izateko, besteak beste, banku-zerbitzuak.
Horregatik, kreditua gaitzen da, bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen erregimenaren arloan indarrean dauden lege xedapenen testu bategina onartzen duen maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintza Dekretuaren 82. eta 83. artikuluetan xedatutakoarekin.
Ondorioz, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren eta Ogasun eta Finantzetako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2024ko azaroaren 12an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko 2024ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorretan kreditu-gaikuntza bat onartzea, gastu-egoera honetan:
(Ikus .PDF)
Kreditu hori sortu da diru-kopuru bera lortu delako diru-sarreren egoera-orri honetan:
(Ikus .PDF)
Landa-inguruaren garapena eta dibertsifikazioa sustatzeko neurriak finantzatzera bideratuko dira funtsak.
AZKEN XEDAPENA.– Indarrean jartzea.
Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2024ko azaroaren 12an.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,
AMAYA BARREDO MARTÍN.
Ogasun eta Finantzetako sailburua,
NOËL D’ANJOU OLAIZOLA.
RSS