
231. zk., 2024ko azaroaren 27a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (117 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
5424
AGINDUA, 2024ko azaroaren 13koa, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuarena. Agindu honen bidez, saileko goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat izendapen askez betetzeko egindako deialdia ebazten da.
Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2 c) artikuluan eta Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuak 2024ko urriaren 2an emandako Aginduan (sail honetan dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzen duena; urriaren 11ko EHAA, 199. zk.) xedatutakoaren arabera, hau
XEDATZEN DUT:
1.– Iratxe Perea Arana andrea Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuordetzan goi-kargudunaren idazkari izendatzea (520010-146 kodea).
2.– Izendapen honek 2024ko azaroaren 13tik aurrera izango ditu ondorio guztiak.
3.– Agindu honek administrazio-bidea amaitzen duenez, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean; bestela, administraziorekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administraziorekiko Auzien Epaitegian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 13a.
Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburua,
NEREA MELGOSA VEGA.
RSS