Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 2024ko azaroaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUN SAILA
5422

HUTS-ZUZENKETA, iragarki honena: Iragarkia, 2024ko urriaren 3koa, Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen den, lehia posible baten ondorioetarako, Arabako Gaubea udal-mugartean dagoen «Mendia 5» parke eolikorako aldez aurreko administrazio-baimenaren eskaera.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan ezartzen du argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko dituela, testua argitaratzeko agindu duen organoak eskatuta, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.

Era horretako hutsak atzeman dira Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2024ko urriaren 3ko Aginduan, zeinaren bidez argitara ematen den, lehia posible baten ondorioetarako, Arabako Gaubea udal-mugartean dagoen «Mendia 5» parke eolikorako aldez aurreko administrazio-baimenaren eskaera (2024ko azaroaren 14ko EHAA, 222. zk.). Hori dela-eta, hona hemen zuzenketa:

Laburpenean, 2024/222 Laburpena (4/3) orrialdean, eta iragarkiaren izenburuan,

hau dio:

«IRAGARKIA, 2024ko urriaren 3koa, Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen den, lehia posible baten ondorioetarako, Arabako Gaubea udal-mugartean dagoen «Mendia 5» parke eolikorako aldez aurreko administrazio-baimenaren eskaera.»

baina hau esan behar du:

«IRAGARKIA, 2024ko urriaren 3koa, Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen den, lehia posible baten ondorioetarako, Arabako Erriberagoitia udal-mugartean dagoen «Mendia 5» parke eolikorako aldez aurreko administrazio-baimenaren eskaera.»


Azterketa dokumentala