
230. zk., 2024ko azaroaren 26a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (153 KB - 2 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
5421
EBAZPENA, 2024ko azaroaren 18koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez erabakitzen baita mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri-programaren deialdia finantzatzeko baliabide ekonomikoak laugarren aldiz handitzea, Europar Batasunak finantzatutako NextGenerationEU Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (Moves III programa).
AURREKARIAK
Lehenengoa.– Europar Batasunak finantzatutako NextGenerationEU Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan autonomia-erkidegoei eta Ceutako eta Melillako hiriei mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri-programak (Moves III) egikaritzeko laguntzak zuzenean ematea onartzen duen apirilaren 13ko 266/2021 Errege Dekretuaren bitartez (2021eko apirilaren 14an argitaratu zen, 89. zenbakiko Estatuko Aldizkari Ofizialean), mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarriak emateko oinarri erregulatzaileak ezarri ziren, Europar Batasunak finantzatutako NextGenerationEU Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.
Euskadiren kasurako dagokion aurrekontua, Errege Dekretu horren V. eranskinean ezarritako laguntzaren zenbateko totalari dagokionez, 18.718.371 euro da.
Bigarrena.– Euskadirako esleitutako aurrekontu osotik (18.718.371 euro), % 10 (1.871.837,10 euro) erreserbatu zen Eusko Jaurlaritzak burutu beharreko zuzeneko inbertsioak egiteko, 266/2021 Errege Dekretuan adierazitakoari jarraikiz.
Hirugarrena.– EEE Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2021eko uztailaren 5eko ebazpenean (2021eko uztailaren 14an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 138. zenbakian), mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri-programa arautzen duten oinarriak onartu, deitu eta argitaratu ziren, Europar Batasunak finantzatutako NextGenerationEU Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (Moves III programa).
Laugarrena.– Ondoren, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 195. zenbakian 2022ko urriaren 11n argitaratutako EEEko zuzendari nagusiaren 2022ko urriaren 5eko ebazpenaren bidez, mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri-programaren deialdia finantzatzeko baliabide ekonomikoak handitzea erabaki zen, Europar Batasunak finantzatutako NextGenerationEU Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (Moves III programa), 16.557.699,35 euroko zenbatekoan, behin 18.923.084,97 euroko zenbatekotik zeharkako gastuak eta zuzeneko inbertsioak egiteko % 10eko erreserba kendu ondoren.
Bosgarrena.– Era berean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 129. zenbakian 2023ko uztailaren 7an argitaratutako EEEko zuzendari nagusiaren 2023ko ekainaren 23ko ebazpenaren bidez, mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri-programaren deialdia finantzatzeko baliabide ekonomikoak handitzea erabaki zen, Europar Batasunak finantzatutako NextGenerationEU Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (Moves III programa), 8.840.147,08 euroko zenbatekoan, behin 12.107.537,98 euroko zenbatekotik zeharkako gastuak eta zuzeneko inbertsioak egiteko % 10eko erreserba kendu ondoren.
Seigarrena.– Azkenik, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 112. zenbakian 2024ko ekainaren 10ean argitaratutako EEEko zuzendari nagusiaren 2024ko maiatzaren 29ko ebazpenaren bidez, mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri-programaren deialdia finantzatzeko baliabide ekonomikoak handitzea erabaki zen, Europar Batasunak finantzatutako NextGenerationEU Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (Moves III programa), 14.232.602,50 euroko zenbatekoan, behin 17.933.079,15 euroko zenbatekotik zeharkako gastuak eta zuzeneko inbertsioak egiteko erreserba kendu ondoren.
Zazpigarrena.– Diru-zuzkidura adierazitako hiru aldi horietan handitu ondoren, deialdi horren 3. oinarriak ezartzen duenez, Europar Batasunak finantzatutako NextGenerationEU Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri-programara (Moves III programa) bideratutako diru-zuzkidura 56.009.023,56 euro da guztira, modu honetan banakatuta:
a) 1. pizgarri-programa – Ibilgailu elektrikoen erosketa sustatzea: 28.739.821,09 euro.
b) 2. pizgarri-programa – Kargatze-azpiegiturak zabaltzen laguntzea: 27.269.202,47 euro.
Zortzigarrena.– 266/2021 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraikiz eta horretarako aldez aurretik egindako eskaerarekin, Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuko presidentearen 2024ko urriaren 31ko Ebazpenaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoari 10.552.300 euroko laugarren zenbateko gehigarria ematea erabaki zen, behin zenbateko horretatik zeharkako gastuak (527.615,00 euro) eta zuzeneko inbertsioak egiteko erreserba (911.335,00 euro) kendu ondoren; beraz, laguntzak emateko zenbateko gehigarria 9.113.350 eurokoa da, eta, ondorioz, mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri-programarako aurrekontua 65.122.373,56 euro da guztira, Europar Batasunak finantzatutako NextGenerationEU Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (Moves III Programa).
Azaldutakoaren arabera, honako hau ebazten da:
Lehenengoa.– Erabakitzea mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri-programarako baliabide ekonomikoak 9.113.350,00 euro handitzea, Europar Batasunak finantzatutako NextGenerationEU Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (Moves III Programa).
Horrekin, Europar Batasunak finantzatutako NextGenerationEU Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri-programaren deialdia finantzatzeko baliabide ekonomikoak 65.122.373,56 euro dira guztira (Moves III programa), honela banakatuta:
a) 1. pizgarri-programa – Ibilgailu elektrikoen erosketa sustatzea: 35.052.728,09 euro.
b) 2. pizgarri-programa – Kargatze-azpiegiturak zabaltzen laguntzea: 30.069.645,47 euro.
Bigarrena.– Xedatzea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Hirugarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du; hortaz, nahi izanez gero, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio EEEko zuzendari nagusiari, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Bilboko Administrazioarekiko Auzien epaitegietan, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.
Bilbao, 2024ko azaroaren 18a.
Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,
MIKEL AMUNDARAIN LEIBAR.
RSS