
230. zk., 2024ko azaroaren 26a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5415
1594/2024 EBAZPENA, azaroaren 15ekoa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Estibaliz Gamboa Moreno andrea kendu egiten baita Groseko Osasun Zentroko Gainbegirale kargutik, berak eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan.
Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen abenduaren 22ko 3087/2023 Ebazpenaren bidez, Estibaliz Gamboa Moreno andrea izendatu zen Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Groseko Osasun Zentroko Gainbegirale (2024ko urtarrilaren 15eko EHAA, 11. zk.).
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Estibaliz Gamboa Moreno andrea kentzea Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Groseko Osasun Zentroko Gainbegirale lanpostutik, berak hala eskatuta, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2024ko azaroaren 17ko laneguna amaitzen denetik aurrera izango du eragina.
Hirugarrena.– Interesdunari eta Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Langileen Zuzendaritzari ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Donostia, 2024ko azaroaren 15a.
Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (abenduaren 13ko 2266/2022 Ebazpena).
Langileen zuzendaria,
MARIA PILAR SÁNCHEZ GARDUÑO.
RSS