
230. zk., 2024ko azaroaren 26a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (99 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUN SAILA
5414
AGINDUA, 2024ko azaroaren 20koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita Industria Sailburuordetzan «goi-kargudunaren idazkaria» lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia.
Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2 artikuluan xedatutakoaren arabera eta, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren 2024ko urriaren 1eko Aginduaren (Industria Sailburuordetzan «goi-kargudunaren idazkaria» lanpostua –520010 kodea eta 65 dotazioa– izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzen duena; 2024ko urriaren 10eko EHAA, 198.zenbakia) hirugarren oinarrian agindutakoaren arabera hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Lorea Serrano Paredes andrea izendatzea Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren Industria Sailburuordetzan goi-kargudunaren idazkari (kodea: 520010, dotazioa: 65; lanpostu-mailako osagarria: 18, berariazko osagarria: VI-A).
Bigarrena.– Izendapen horrek 2024ko azaroaren 26tik aurrera izango ditu ekonomia- eta administrazio-ondorioak.
Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Beraz, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman zuen organoari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 20a.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua,
MIKEL JAUREGI LETEMENDIA.
RSS