
228. zk., 2024ko azaroaren 22a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (91 KB - 1 orri.)
- EPUB (98 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
BILBOKO UDALA
5384
IRAGARKIA, Zarataren aurkako 2024ko Ekintza Plana onartu aurretik jendaurrean jartzeari buruzkoa.
Bilboko Gobernu Batzordeak, 2024ko azaroaren 13ko Erabakiaren bidez eta Zarataren aurkako Bilboko 2024ko Ekintza Plana onartu aurreko izapide moduan, erabaki du plan hori jendaurrean jartzea hilabetez, egokitzat jotzen diren alegazioak eta oharrak aurkezteko, halaxe ezartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 18. eta 19. artikuluetan. Epe horretan, espedienteko agiriak Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailean (Ingurumen Sailatalean-San Agustin erakina, Ernesto Erkoreka plaza 12, 5. B) eta udalaren web gunean kontsultatu ahal izango dira.
Bilbao, 2024ko azaroaren 13a.
Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko zinegotzi ordezkaria,
NORA ABETE GARCIA.
RSS