
228. zk., 2024ko azaroaren 22a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
5383
IRAGARKIA, Zallako udal-mugartean (Bizkaia), Sollano auzoan, larrialdi baten ondorioz Somogudo errekastoa auzo-bidean bideratzeko dagoen hodia ordezteko espedientea jendaurrean jartzeko dena.
Espedientearen kodea: AO-B-2023-0843.
Eskatzailea: Zallako Udala.
Ibilgua: Somogudo erreka.
Jarduketa-eremua (UTM koordenatuak (30N ETRS89)): X = 488.451; Y = 4.782.571.
Obra horien bidez, 1200 mm-ko diametroa duen hormigoizko hodia kendu nahi da, hau da, lehendik dagoen bidera sarbidea lehengoratzeko behin-behinean jarri zena, uholdeen ondorioz eraman baita. 2,5 m-ko zabalerako eta 1,75 m-ko altuerako marko aurrefabrikatu bat ezarriko da, faunarentzako pasabide lehorrekin barruan, eta 500 urteko errepikatze-denborako uraldia husteko gaitasunarekin, Sollano-Llantada auzoan Kodujo bidea izenez ezagutzen den eremuan, Zallako udal-mugartean (Bizkaia).
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, pertsona oro jakinaren gainean egon dadin, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 53. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Horrela, bada, beren burua kaltetutzat jotzen dutenek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte aipatutako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, eta han egongo da espedientea ikusgai, nahi duenak aztertzeko aukera izan dezan, aldez aurretik hitzordua eskatuta. Horrez gain, iragarki hori Agentziaren web orrialdean ere ikusgai egongo da.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 4a.
Zuzendari nagusia.
EE (2024ko irailaren 24ko Ebazpena).
Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,
JOSU PEREA ARANDIA.
RSS