
228. zk., 2024ko azaroaren 22a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (117 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5382
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira 267/2024 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesdun izan daitezkeenak.
Bilboko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian, María Vegas López andreak administrazioarekiko 267/2024 auzi-errekurtsoa aurkeztu du (prozedura laburtuko izapideak), bi ebazpenen aurka aurkeztutako gora jotzeko bi errekurtsoak administrazio-isiltasunez ustez ezetsi izanaren aurka; batetik, Osakidetzako zuzendari nagusiaren martxoaren 14ko 657/2024 Ebazpena, zeinaren bidez argitara ematen diren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten eta Erizaina kategorian txanda ireki bidez hautatu diren izangaien behin betiko zerrenda eta destinoen esleipena, eta, bestetik, Osakidetzako zuzendari nagusiaren martxoaren 14ko 661/2024 Ebazpena, zeinaren bidez argitara ematen den Erizaina kategorian, txanda ireki bidez, estatutupeko lotura finkoa lortu duten esleipendunen izendapena Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako destinoetan.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta bertaratu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.
Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Jakinarazpen honek Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 19a.
Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,
MAITEDER MIELGO RUBIO.
RSS