
228. zk., 2024ko azaroaren 22a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (101 KB - 3 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OGASUN ETA FINANTZA SAILA
5377
EBAZPENA, 2024ko urriaren 28koa, Lehiaren Euskal Agintaritzako lehendakariarena, Lehiaren Euskal Agintaritzaren jarduera-eremuetan prestatzeko beka bat esleitzen duena.
Lehiaren Euskal Agintaritzako lehendakariaren 2024ko ekainaren 6ko Ebazpenaren bidez, Lehiaren Euskal Agintaritzaren jarduera-eremuetan prestatzeko beka baten oinarriak eta deialdia argitaratu ziren (2024ko irailaren 3ko EHAA, 171. zk.).
Deialdiaren oinarri arautzaileek ezartzen dutenez, eskaerak Balorazio Batzorde batek aztertu eta balioetsiko ditu, eta egindako balorazioa Idazkaritza Nagusiari helaraziko dio, deialdiaren organo kudeatzailea den aldetik. Idazkaritza Nagusiak, bere aldetik, esleipen-proposamen bat egingo du, eta Lehiaren Euskal Agintaritzako lehendakariari helaraziko dio. Proposamen horretan, halaber, ordezkoen zerrenda jasoko da, zeinak, Balorazio Batzordeak ezarritako lehentasun-ordenaren arabera, beka betetzeko deitu ahal izango baitira, uko egiterik edo bestelako gorabeherarik gertatuz gero. LEAko lehendakariak, Idazkaritza Nagusiak helarazitako esleipen-proposamena ikusita, beka ematea erabakiko du ebazpen baten bidez. Ebazpen hori LEAren webgunean eta EHAAn argitaratuko da, denek horren berri izan dezaten.
Balorazio Batzordeak eskabideak aztertu ditu, eta, Batzordeak egindako balorazioaren arabera, Idazkaritza Nagusiak dagokion esleipen-proposamena egin du, deialdia arautzen duten oinarrien 8. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.
Horregatik guztiagatik, eta egindako esleipen-proposamena ikusita, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Lehiaren Euskal Agintaritzaren jarduera-eremuetan prestatzeko beka I. eranskinean zehazten den pertsonari esleitzea.
Bigarrena.– Beka 2024ko azaroaren 18an hasiko da.
Hirugarrena.– Ebazpen hau jakinarazi eta zazpi eguneko epean, I. eranskinean zehazten den pertsonak idazki bat bidali beharko du, beka onartzen duela eta beka ematearen ondoriozko betebeharrak betetzeko konpromisoa hartzen duela adieraziz. Onarpen-idazkia epe horretan jasotzen ez bada, ulertuko da uko egiten diola beka emateko prozeduran jarraitzeari, eta II. eranskinean agertzen diren ordezkoek bete ahal izango dute beka, bertan zehaztutako lehentasun-ordenari jarraituz.
Ebazpen honek amaiera emango dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke LEAko lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. eta 46. artikuluetan ezarritakoa betez, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2024ko urriaren 28a.
Lehiaren Euskal Agintaritzako lehendakaria,
AINARA HERCE SAN MARTIN.
I. ERANSKINA
ONURADUNA
Romay Marcos, Ander NAN: ***0015** 80 puntu.
II. ERANSKINA
ORDEZKOEN ZERRENDA
1.– Minguez Lozano, Diego NAN: ***7673** 58 puntu.
2.– Pozuelo Cejudo, Paula NAN: ***2280** 55 puntu.
RSS