
228. zk., 2024ko azaroaren 22a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
5375
HUTS-ZUZENKETA, dekretu honena: 324/2024 Dekretua, azaroaren 5ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Administrazio Kontseiluaren osaera berritzeko dena.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen du argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko dituela baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute eta hala egitea komeni bada nahasbiderik ez sortzeko.
Bada, era horretako hutsak aurkitu dira dekretu honetan: 324/2024 Dekretua, azaroaren 5ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Administrazio Kontseiluaren osaera berritzeko dena. Dekretu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, azaroaren 19an (225. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
2024/5295 (3/2) orrialdean, 1. eta 2. artikuluetan,
hau dio:
«(...) Nicolás Sagarzazu Alzua jauna, Heziketa eta Ikaskuntzako zuzendaria (...)»
Baina hau esan behar du:
«(...) Nicolás Sagarzazu Alzua jauna, Plangintza eta Antolaketako zuzendaria (...)»
RSS