Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2024ko azaroaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
5372

EBAZPENA, 2024ko azaroaren 13koa, Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, zeinaren bidez Kanpo Harremanen eremuan 2024-2025 aldian gazteak prestatzeko bekak esleitzen baitira.

Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia uztailaren 23ko 172/2024 Dekretuaren bidez izendatu zen (2024ko uztailaren 26ko EHAA, 146. zk.).

Kanpo-harremanen eremuan gazteak prestatzeko bekak arautzen dituen urtarrilaren 29ko 12/2019 Dekretuaren 14. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2024ko uztailaren 3ko Ebazpenaren bidez, hamalau bekatarako deia egin zen: sei Europako gaien modalitatekoak ziren, lau Atzerrian den Euskal Komunitatearen modalitatekoak eta lau Kanpo-harremanen modalitatekoak, kanpo-harremanen eremuan gazteak prestatzeko asmoz.

Hiru beka-modalitateak instruitzeko organoek behin betiko ebazpen-proposamenak bidali dituzte, dekretu horren 13. artikuluarekin bat etorriz.

Azaldutako guztia dela eta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ez onartzea I. eranskineko zerrendako pertsonek aurkeztutako eskabideak, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.

Bigarrena.– II. eranskinean agertzen diren eskabideak atzera egindakotzat jotzea, bertan adierazten diren arrazoiengatik.

Hirugarrena.– III. eranskinean zehazten diren pertsonei eta destinoetan esleitzea Kanpo Harremanen eremuan gazteak prestatzeko bekak, Europako Gaien, Kanpoko Euskal Komunitatearen eta Kanpo Harremanen modalitateetan, ordezkoen zerrenda barne.

Laugarrena.– IV. eranskinean zehazten diren pertsonei Kanpo Harremanen eremuan gazteak prestatzeko bekak ukatzea. Bertan aipatzen da zergatik.

Bosgarrena.– Europako Gaietarako modalitateko beka bat eman gabe uztea, hautagairik ez dagoelako.

Seigarrena.– Kanpoan den Euskal Komunitatearen modalitateko hiru beka eman gabe uztea, hautagaiek eskatutako gutxieneko puntuazioa lortu ez dutelako.

Zazpigarrena.– 2024ko abenduaren 20a izango da beken hasiera-eguna.

Zortzigarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jar dezakete interesdunek Kanpo Harremanen Idazkaritza Nagusian, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 13a.

Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia,

ANDER CABALLERO BARTUREN.

I. ERANSKINA
BAZTERTUTAKO ESKABIDEAK

Kanpo Harremanen eremuan gazteak prestatzeko bekak arautzen dituen urtarrilaren 29ko 12/2019 Dekretuaren 12.1.c) artikuluan ezarritako eskakizuna ez betetzeagatik:

Europako gaiak:

Hernández Vadillo, Lucia.

Atzerrian den Euskal Komunitatea:

Laborde, Julieta.

Urtarrilaren 29ko 12/2019 Dekretuaren 2.b) artikuluan ezarritako baldintza ez betetzeagatik:

Atzerrian den Euskal Komunitatea:

Rodríguez Múgica, Imanol.

II. ERANSKINA
ESKATZAILEEK ATZERA EGIN DUTE ESKAERAN

Hautaketa-prozesuari uko egiteagatik.

Europako Gaiak:

Arenas Aizpuru, Ibon.

Gutiérrrez Beaumont, Jon.

Kanpo-harremanak:

Arteta Larrechi, Haizea.

López Olabarrieta Oihane.

III. ERANSKINA
ONURADUNEN ZERRENDA

1) Europako gaiak.

a) Vitoria-Gasteiz, Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia:

Ugalde Zulueta, Aitor.

b) Brusela, Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritza:

Gómez Gómez, Mikel.

Olabarria Bañales, Alexander.

c) Frantzia, Euskadiren Parisko Ordezkaritza:

Artabe Peña, Paule.

Ubarrechena Trueba, Naiara.

2) Kanpo-harremanak.

a) Vitoria-Gasteiz, Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia:

Nieva Zuluaga, Ainhoa.

b) Euskadiren Txile, Peru eta Kolonbiako Ordezkaritza, Santiago (Txile):

– Santiago (Txile):

Aizpurua Oliden, Matilde.

3) Kanpoan den euskal komunitatea.

a) Vitoria-Gasteiz, Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia:

Álvarez Huidobro, Miguel.

Nájera Etxeandia, Naiara.

IV. ERANSKINA
BEKA UKATU ZAIEN PERTSONAK

a) Urtarrilaren 29ko 12/2019 Dekretuaren 13. artikuluan aurreikusitako behar besteko puntuazioa ez lortzeagatik:

Europako Gaiak:

Eizaguirre Claramonte, Egoitz.

Kanpoan den euskal komunitatea:

Renedo Parra, Ane.


Azterketa dokumentala