
228. zk., 2024ko azaroaren 22a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5369
1478/2024 EBAZPENA, urriaren 29koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez María Pilar Sorando Fernández andrea izendatzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Santa Marina Ospitaleko Zuzendari Medikoaren lanpostua betetzeko.
Santa Marina Ospitaleko Zuzendari Mediko lanpostua betetzeko deialdia urriaren 7ko EHAAn (195. zk.) argitaratu zen, Zuzendaritza Nagusiaren irailaren 18ko 1331/2024 Ebazpenaren bidez.
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, hautagaiek lanpostu horretan jarduteko aurkeztu duten dokumentazioa aztertu da, eta haien baldintza profesionalak baloratu dira jasotako merezimenduen arabera.
Aurkeztutako dokumentazioaren arabera, Maria Pilar Sorando Fernández andrea aproposa da deialdiko lanposturako, eta hura betetzeko trebakuntza egokia du.
Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Maria Pilar Sorando Fernández andrea izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Santa Marina Ospitaleko Zuzendari Mediko.
Bigarrena.– Izendapen honek 2024ko azaroaren 4tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 29a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.
RSS