Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2024ko azaroaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUN SAILA
5366

AGINDUA, 2024ko azaroaren 18koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuarena, Arabako Lurralde Ordezkaritzako lurralde-ordezkariaren lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) artikuluan agindutakoaren arabera eta Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren 2024ko urriaren 10eko Aginduaren hirugarren oinarrian xedatutakoaren arabera (Agindua, 2024ko urriaren 10ekoa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuarena, Arabako Lurralde Ordezkaritzako «lurralde-ordezkaria» –511786 kodea, 10 dotazioa– izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena; 2024ko urriaren 17ko EHAA, 203. zenbakia), hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritzako lurralde-ordezkari izendatzea Jose Miguel Muñoz San Martin jauna (kodea: 511786; dotazioa:10; destino-osagarriaren maila: 29; berariazko osagarria: 0-A).

Bigarrena.– Izendapen horrek 2024ko azaroaren 18tik aurrera izango ditu ekonomia- eta administrazio-ondorioak.

Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman zuen organoari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 18a.

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua,

MIKEL JAUREGI LETEMENDIA.


Azterketa dokumentala