
227. zk., 2024ko azaroaren 21a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (125 KB - 3 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
5342
AGINDUA, 2024ko azaroaren 13koa, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuarena, Kabineteko Zuzendaritzan Goi-kargudunaren Idazkariaren lanpostua (520010 kodea, 33. dotazioa) izendapen askez betetzeko deialdia iragartzekoa.
Justizia eta Giza Eskubideen Saileko Kabineteko Zuzendaritzako Goi-kargudunaren Idazkariaren lanpostua hutsik dagoenez (520010 kodea, 33. dotazioa), Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2.c) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta Enplegu Publikoaren Zuzendaritzak aldeko txostena eman ondoren, sail honek erabaki du agindu honen eranskinean aipatzen den lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia iragartzea. Hona hemen deialdiaren
OINARRIAK
Lehenengoa.– Parte hartu ahal izateko baldintzak.
1.– Deialdi honetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko eta haren organismo autonomoetako karrerako funtzionarioek parte har dezakete, eranskinean jarritako baldintzak betetzen badituzte.
Honako hauek ere parte hartu ahal izango dute, baldintza berdinetan, lanpostuen zerrendetan deialdiko lanpostua halako langileek bete dezaketela azaltzen bada: beste administrazio publiko batzuetako karrerako funtzionarioek, irakaskuntzako karrerako funtzionarioek, Justizia Administrazioko karrerako funtzionarioek eta erakunde sanitarioetako estatutupeko langile finkoek.
2.– Aipatutako langileek edozein administrazio-egoeratan egonda har dezakete parte deialdi honetan, egoera hauetan izan ezean:
a) Eginkizun-gabetze irmoa ezarrita edukitzea. Egoera horrek dirauen bitartean ezingo dute parte hartu.
b) Norbere kontuetarako edo familia elkartzeko borondatezko eszedentzian egonik lanera itzuli baino lehen eszedentzian egon beharreko denbora ez betetzea.
3.– Eskatutako betekizunak deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bete beharko dira, eta esleitutako lanpostuaz jabetu arte bete behar dira. Parte hartzeko betekizunak betetzen jarraitzen ez duten parte-hartzaileak ezin izango dira jabetu esleitutako lanpostuaz.
Bigarrena.– Eskabideak.
1.– Hautagaiek Justizia eta Giza Eskubideen Sailaren Zerbitzu Zuzendaritzara bidali behar dute eskabidea, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik 15 egun baliodun igaro baino lehen. Eskabidean, beren datuak eta orain daukaten destinoa adierazi behar dituzte.
2.– Hautagaiek eskabidearekin batera curriculum vitaea aurkeztu beharko dute, eta bertan hauek adierazi:
a) Titulu akademikoak.
b) Administrazio publikoan eta enpresa pribatuetan betetako lanpostuak.
c) Egindako ikasketak eta ikastaroak, dauzkaten hizkuntza-ezagupenak eta egokitzat jotzen dituzten bestelako merezimenduak.
Eskabidearekin batera, eskatutako baldintzak betetzen dituztela eta adierazitako merezimenduak dauzkatela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte hautagaiek. Horiek honezkero Langileen Erregistroan badaude, ez dituzte aurkeztu beharko. Esandako guztiez gain, aurkeztu beharrekotzat jotzen dituzten argitalpen, txosten edota bestelako agiriak ere aurkez ditzakete.
Hirugarrena.– Ebazpena.
Deialdi hau Justizia eta Eskubideen sailburuaren agindu baten bidez ebatziko da. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eskabideak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egunetik hilabete igaro baino lehen.
Lanpostua lortzen duen pertsonak agintzen zaion egunean jabetu beharko du lanpostuaz, eta, hala badagokio, aurreko lanpostuaren titulartasuna galduko du.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
AZKEN XEDAPENA
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 13a.
Justizia eta Giza Eskubideen sailburua,
MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.
ERANSKINA
Deialdiko lanpostua:
– Izena: goi-kargudunaren idazkaria (kodea: 520010; dotazioa: 33).
– Kokapena: Kabineteko Zuzendaritza.
– Saila: Justizia eta Giza Eskubideen Saila.
– Herria: Vitoria-Gasteiz.
– Kidegoak: C1 Administraria / C2 Administrari laguntzailea.
– Destinoaren osagarria: 18.
– Berariazko osagarria: VI-A.
– Hizkuntza-eskakizuna: 2.
– Derrigortasun-data: 2000-10-30.
Betekizunak:
– C1 edo C2 kidegokoa izatea.
– Administrarien kidegoan urtebeteko esperientzia izatea edo administrari laguntzaileen kidegoan urte biko esperientzia izatea.
RSS