
226. zk., 2024ko azaroaren 20a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (116 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
5334
IRAGARKIA, ur-aprobetxamenduen eskubidea amaitzeko dena.
Uraren Euskal Agentzia – Emakiden Arloa.
Jakinarazten da Uraren Euskal Agentzia honek hurrengo emakida eskubidea amaitzeko administrazio-prozedura hasi duela:
Erreferentzia: EX-B-2024-0055.
Interesduna: María Guisasola Larrañaga.
Ibaia/Korrontea: Urko ibaia.
Kokapena: Galarza auzoa.
UH (LH): Etxebarria (Bizkaia).
Uraren erabilera: ureztapena.
Gehieneko emaria: 1,5 l/s.
Emakidaren data: 2014-03-13.
Iraungitzearen arrazoia: hiru urte baino gehiagoz ez ustiatzea.
Hasiera: ofizioz.
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 163.3 artikuluan xedatutakoaren arabera, beren burua kaltetutzat jotzen duten pertsonek erreklamazioak aurkez ditzaten Uraren Euskal Agentzian, epe horren barruan. Agentzia horretan espedientea ikusgai egongo da, nahi duenak azter dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 8a.
Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2024 irailaren 24koa).
Jabari Publiko Hidraulikoa Kudeatzeko zuzendaria,
JOSU PEREA ARANDIA.
RSS