
226. zk., 2024ko azaroaren 20a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (100 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
5333
IRAGARKIA, Usurbilgo udal-mugartean (Gipuzkoa) lehorretik itsasora isurketak egiteko baimenaren espedientea jendaurrean jartzeko dena.
Espediente-kodea: VTM-G-2024-0001
Eskatzailea: Angulas Manterola SL
Jarduera: Arrain haztegia.
Jardueraren kokapena: Aginaga, Usurbil (Gipuzkoa).
Ingurune hartzailea: Oria.
Isurketa-puntua (UTM koordenatuak (ETRS89)):
X: 575.553 Y: 4.791.261
Isurketa mota eta bolumen baimendua: Industriako hondakin-urak (10.000 m3/urtean).
Jardueraren deskribapena: baimena eskatzen da Angulas Manterola SLren arrain-haztegiko jarduerako hondakin-urak Oria ibaira zuzenean isurtzeko. Angulak bizirik mantentzeko lanak dira, aurreko eta ondorengo prozesurik gabe, kontsumitzeko eskariaren arabera eskuz ateratzea izan ezik.
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen abuztuaren 29ko 196/1997 Dekretuaren 16.3 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin lotuta. Horrela, interesdunek espedientea aztertu ahal izango dute, eta egoki iritzitako alegazioak edo oharrak aurkeztu ahal izango dituzte, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako moduan, edo, bestela, zuzenean Uraren Euskal Agentzian, agentziarekin zuzenean harremanetan jarri ondoren.
Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta Interneteko atariko Informazio Publikoa atalean ere (https://www.uragentzia.euskadi.eus).
Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 6a.
Zuzendari nagusia.
EE (2024ko ekainaren 7ko Ebazpena).
Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,
JOSU PEREA ARANDIA.
RSS