
226. zk., 2024ko azaroaren 20a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (126 KB - 2 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ETXEBIZITZA ETA HIRI AGENDA SAILA
5329
IRAGARKIA, 2024ko azaroaren 5ekoa, Gipuzkoako Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena, etxebizitzaren ikuskaritza prozeduraren bidez entzunaldi-izapidea jakinaraztekoa.
Aipatutako entzunaldi-izapidea zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betez.
Interesdunak Gipuzkoako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan (Andia kalea 13 – 5., Donostia) ager daitezke bost eguneko epean, entzunaldi-izapidearen edukia ezagutzeko. Iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hamar eguneko epea izango dute alegazioak egiteko eta egokitzat jotzen dituzten dokumentuak aurkezteko.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Donostia, 2024ko azaroaren 5a.
Gipuzkoako Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,
ALFONSO SANZ ARAUJO.
RSS