
226. zk., 2024ko azaroaren 20a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (104 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5318
1545/2024 EBAZPENA, urriaren 31koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Silvia Aróstegui Uranga andrea izendatzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Psikiatriako Zerbitzuko Buru, aldi baterako, lau urte luzagarriz.
Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentearen apirilaren 19ko 706/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi publiko bat egin zen Donostialdeko ESlko Psikiatriako Zerbitzuko Buru lanpostu bat betetzeko lehiaketa-sistemaren bidez (2024ko maiatzaren 16ko EHAA, 95. zk. eta 2024ko maiatzaren 23ko BOE, 125. zk.).
Epaimahaiak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Silvia Aróstegui Uranga andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Psikiatriako Zerbitzuko Buru.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Silvia Aróstegui Uranga andrea izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Psikiatriako Zerbitzuko Buru, aldi baterako.
Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera, eta egun honetatik aurrera izango ditu ondorioak: 2024ko urriaren 31.
Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du lanpostua, baldin eta jazotzen ez bada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat eta, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea baldin badago eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.
Bosgarrena.– Interesdunari eta Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Langileen Zuzendaritzari ebazpen honen berri ematea.
Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Donostia / San Sebastián, 2024ko urriaren 31.
Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (2266/2022 Ebazpena, abenduaren 13koa)
Langileen zuzendaria,
MARIA PILAR SÁNCHEZ GARDUÑO.
RSS