Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2024ko azaroaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUN SAILA
5198

HUTS-ZUZENKETA, honako iragarki honena: Iragarkia, 2024ko urriaren 28koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera izapidetzeko prozeduren 2921. zenbakiko jakinarazpenei buruzkoa.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.a) artikuluak ezartzen duenez, Aldizkariaren argitalpena prestatzerakoan egiten diren hutsak, baldin eta dokumentuaren edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, ofizioz nahiz organo edo entitate interesdunak eskatuta.

Horrelako hutsak atzeman dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2024ko urriaren 28ko Iragarkian, Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren prestazioa izapidetzeko prozeduren 2921. zenbakiko jakinarazpenei buruzkoa (2024ko azaroaren 12ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 220. zk.). Beraz, iragarki hori indarrik gabe uzten da.

Iragarkia Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak argitaratu zuen 2024ko azaroaren 8ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (218. zk.). Ondoren, 2024ko azaroaren 12an (220. zk.), iragarki bera argitaratu zen berriro, beste organo jaulkitzaile baten pean (Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila). Horregatik guztiagatik, indarrik gabe uzten da azken argitalpen hori.


Azterketa dokumentala