Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2024ko azaroaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL TRENBIDE SAREA
5195

EBAZPENA, 2024ko urriaren 31koa, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareko zuzendari nagusiarena, «Euskal Trenbide Sarearen sareko Bilbao-Donostia lineako 10+915 eta 11+100 KPen artean Markarteko tunelean auskultazio intentsiboa ezartzeko eraikuntza-proiektua onartzen duena».

Proiektuaren xedea da tresna geoteknikoak ezartzeko proposamen bat egitea, monitorizazio erdi-jarraituko sistema batekin. Sistema hori aipatutako tuneleko patologietara eta arazoetara egokituko da, abisu-atalaseak ezartzeko.

Hainbat parametro neurtu nahi dira, lurraren benetako portaera argi eta garbi ezarri ahal izateko, bai aurreikusitakoa egiaztatzeko, bai etorkizuneko arriskuen aurrean alarma-seinale egokiak ezartzeko.

Gauzatze materialaren aurrekontua ehun eta bederatzi mila seiehun eta hemezortzi euro eta hirurogeita hamasei zentimokoa (109.618,76) da.

Kontrata bidezko exekuzio-aurrekontua, industria-mozkinaren % 6 eta gastu orokorren % 13 gehituta, 130.446,33 eurokoa da.

«Euskal Trenbide Sareko Bilbao-Donostia lineako 10+915 eta 11+100 kilometro-puntuen artean Markarteko tunelean auskultazio intentsiboa ezartzeko eraikuntza-proiektua» izenekoaren obren lizitaziorako oinarrizko aurrekontua, % 21eko BEZa erantsi ondoren, ehun eta berrogeita hamazazpi mila zortziehun eta berrogei euro eta sei zentimokoa (157.840,06) da.

Obrak egiteko sei (6) asteko epea aurreikusten da, eta hori bat dator tresneria geoteknikoa ezartzeko lanekin. Bost (5) urtera arteko gainerako aldia instalazioaren mantentze-zerbitzuei dagokie.

Euskal Trenbide Sarearen (ETS) Zerbitzu Teknikoek egiaztatu dutenez, proiektuak bat egiten du proiektuaren xedearekin, zeinak barne hartzen baititu Trenbide Sektorearen Erregelamenduaren 11. artikuluan (2387/2004 ED, abenduaren 30ekoa), Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 233. artikuluan eta Administrazio Publikoen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorraren 126-132 artikuluetan (1098/2001 ED, urriaren 12koa) adierazitako dokumentuak, eta kontrata bidez egikaritzeko behar diren alderdi guztiak jasotzen baititu; beraz, aldeko txostena ematen dute.

Organo honek eskumena dauka Eusko Jaurlaritzako Garraio Azpiegituren Zuzendaritzaren eskumeneko trenbide-azpiegituren eraikuntza-proiektu jakin batzuk onartzeko, organo horrek Garraio Azpiegituren zuzendariaren 2020ko martxoaren 16ko Ebazpenaren bidez eskuordetuta.

Aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainerakoak ikusita, hau

EBAZTEN DUT:

«Euskal Trenbide Sarearen sareko Bilbao-Donostia lineako 10+915 eta 11+100 kilometro-puntuen artean Markarteko tunelean auskultazio intentsiboa ezartzeko eraikuntza-proiektua» onartzea. Proiektu horren helburua da lurzoruaren benetako portaera argi eta garbi ezartzea ahalbidetuko duten hainbat parametro neurtzea. Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua, BEZa barne, ehun eta berrogeita hamazazpi mila zortziehun eta berrogei euro eta sei zentimokoa da (157.840,06), eta sei (6) asteko epea aurreikusten da obretarako. Gainerako aldia, bost (5) urtera arte, instalazioaren mantentze-zerbitzuei dagokie.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Azpiegitura eta Garraioetako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Idazkia organo honi edo Azpiegitura eta Garraioetako sailburuordeari bidali beharko zaio.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dute, 2 hilabeteko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan; nolanahi ere, aldez aurretik errekerimendua egin ahal izango dute, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan zehaztutako moduan eta epean.

Guztiek jakin dezaten ematen da argitara hau.

Bilbao, 2024ko urriaren 31.

Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareko zuzendari nagusia,

ANTONIO LÓPEZ PALENZUELA.


Azterketa dokumentala