
222. zk., 2024ko azaroaren 14a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (105 KB - 2 orri.)
- EPUB (134 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
5194
EBAZPENA, 2024ko urriaren 17koa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena, zeinaren bidez Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko ekainaren 20ko Aginduan aurreikusitako pertsona onuradunen zerrenda argitaratzen baita. Agindu horren bidez, 2023. urterako laguntzen deialdia egiten da Emakume Nekazarien Estatutuaren esparruan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzeko («ENE laguntzak»).
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko ekainaren 20ko Aginduaren bidez, 2023. urterako laguntzen deialdia egin zen Emakume Nekazarien Estatutuaren esparruan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzeko («ENE laguntzak»).
Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariaren ebazpen bidez, aipatutako aginduaren 11. oinarrian ezarritakoa betez, eskatutako laguntzak esleitu dira.
Horrela, ebazpenak onuradunei jakinarazi ondoren, eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluan, bigarren paragrafoan, 2. apartatuan aurreikusitakoarekin bat etorrita, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Argitara ematea, denek jakin dezaten, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko ekainaren 20ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez, Emakume Nekazarien Estatutuaren esparruan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzeko 2023ko laguntzetarako deialdia egiten da. Ebazpen honen eranskinean dago zerrenda.
Bigarrena.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen eta interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaioke Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluen arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 17a.
Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,
JOSEBA ANDONI TERREROS LUENGAS.
RSS