Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2024ko azaroaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5192

AGINDUA, 2024ko azaroaren 7koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez ebazten eta argitara ematen baita eguneroko informazioa ematen duten komunikabide profesionalek zabaltzen dituzten edukiak sortzean, lantzean eta argitaratzean adimen artifizial generatiboak duen eragin negatiboa minimizatzeko 2024rako dirulaguntzen esleipena.

2024ko uztailaren 29an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko uztailaren 23ko Agindua, eguneroko informazioa ematen duten komunikabide profesionalek zabaltzen dituzten edukiak sortzean, lantzean eta argitaratzean adimen artifizial generatiboak duen eragin negatiboa minimizatzeko 2024rako dirulaguntzen deialdia egiten duena.

Agindu horren 12. artikuluan xedatutakoaren arabera, organo kudeatzaileak, espedientea eta dagokion balorazio-batzordearen txostena ikusita, aurkeztutako eskaerei buruzko ebazpen-proposamena egin zuen. Proposamen hori Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari helarazi zitzaion, ebazpena eman zezan.

Ondorioz, organo kudeatzaileak aurkeztutako ebazpen-proposamena ikusita, eta aipatutako Aginduaren 12.2 artikuluak ezarritako egitekoak betez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean zerrendatutako erakundeei dirulaguntzak ematea, bertan adierazitako zenbatekoetan, horiek baitira 2024ko uztailaren 23ko Aginduaren bidez egindako deialdiaren xedera ondoen egokitzen direnak.

Bigarrena.– II. eranskinean ageri diren erakundeei dirulaguntza-eskaerak ukatzea, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.

Hirugarrena.– Agindu hau interesdunei jakinaraztea eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, deialdi-aginduaren 12.4 artikuluan araututakoaren arabera.

Laugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko titularrari, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, bi hilabeteko epean. Bi kasuetan, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuko dira epeak.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 7a.

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

IBONE BENGOETXEA OTAOLEA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala