Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2024ko azaroaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Prestatu eta trebatzeko ikastaroak

SEGURTASUN SAILA
5191

HUTS-ZUZENKETA, ebazpen honena: «Ebazpena, 2024ko irailaren 4koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agente kategoriako karrerako funtzionarioentzat esku-hartze espezialitateko ikastaroan sartzeko hautaketa-prozedurarako deialdia egiten duena».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Idazkaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.

Horrelako hutsak atzeman dira Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2024ko irailaren 4ko Ebazpenean, zeinaren bidez, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agente kategoriako karrerako funtzionarioentzat esku-hartze espezialitateko ikastaroan sartzeko hautaketa-prozedurarako deialdia egin zen. Ebazpen hori 2024ko irailaren 12ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu da (178 zenbakia). Beraz, honako zuzenketa hauek egin behar dira:

Hamahirugarren oinarrian, 2024/4225 (49/11) orrialdean,

hau dio:

«1.– Hautaketa-prozeduran, oro har hartuta, parte hartzen dutenei beharrezko proba mediko guztiak egin ahal izango zaizkie, ebazpen honen Bigarren Oinarriko 1.e) puntuan aipatutako baztertze medikoen taulara egokitzen diren egiaztatzeko.»

baina hau esan behar du:

«1.– Hautaketa-prozeduran, oro har hartuta, parte hartzen dutenei beharrezko proba mediko guztiak egin ahal izango zaizkie, ebazpen honen Bigarren Oinarriko 1.d) puntuan aipatutako baztertze medikoen taulara egokitzen diren egiaztatzeko.»


Azterketa dokumentala