
222. zk., 2024ko azaroaren 14a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
URAREN EUSKAL AGENTZIA
5190
EBAZPENA, 2024ko azaroaren 6koa, Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiarena, Uraren Euskal Agentziako Komunikazio-teknikariaren lanpostua behin betiko betetzeko eta lan-poltsa sortzeko hautaketa-prozesurako deialdia egiten duena.
Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 8.2 eta 8.4 artikuluetan ezarritakoaren arabera, Uraren Euskal Agentziaren zerbitzura kontratatutako langileek lan-zuzenbidea bete beharko dute, eta Uraren Euskal Agentziari dagokio zehaztea bere lanpostuetara iristeko araubidea, hautapen-proben betekizunak eta ezaugarriak, bai eta lanpostuak betetzeko eta lanbide-sustapenerako prozeduretarako deialdia egitea, kudeatzea eta ebaztea ere, merezimendu- eta gaitasun-printzipioei jarraikiz.
Uraren Euskal Agentziaren Estatutuak onartzen dituen azaroaren 28ko 178/2023 Dekretuaren 11.5 artikuluak ezartzen duenez, funtzionarioentzat erreserbatuta ez dauden eta lan-harremana duten lanpostuak Agentziaren Zuzendaritza nagusiaren deialdi publikoaren bidez beteko dira, enplegu publikorako sarbidea arautzen duten printzipioak zorrotz errespetatuz.
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Uraren Euskal Agentziaren zerbitzuko lan-kontratuko langileen lanpostu hau behin betiko betetzeko eta lan-poltsa sortzeko hautaketa-prozesua deitzea:
– Zuzendaritza nagusiko Komunikazio-teknikaria (dotazio bat Vitoria-Gasteizen).
Bigarrena.– Deialdi honen xede den hautaketa-prozesua arautzen duten oinarriak Uraren Euskal Agentziaren webgunean argitaratzeko agintzea (http://www.uragentzia.euskadi.eus).
Eskabideak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izango da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik aurrera.
Eskaerak Uraren Euskal Agentziaren web-orriaren bidez aurkeztuko dira (http://www.uragentzia.euskadi.eus), prozesuaren oinarrietan zehazten den moduan. Oinarriak Uraren Euskal Agentziaren web-orrian argitaratuko dira, EHAAn argitaratzen den egun berean.
Hirugarrena.– Hautaketa-prozesua amaitu ondoren, deitutako lanpostuari dagokion lan-poltsa eratzea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 6a.
Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,
ASIER LOPEZ ETXEBARRIA.
RSS