Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2024ko azaroaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

URAREN EUSKAL AGENTZIA
5189

EBAZPENA, 2024ko urriaren 25ekoa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, Mendebaldeko Kantauriar Arroen Lurralde Bulegoko Buruaren lanpostua izendapen askearen bidez betetzeko deialdi publikoa iragartzen duena (U11856 Kodea, 2 Dotazioa).

Uraren Euskal Agentziaren Estatutuak onartzen dituen azaroaren 28ko 178/2023 Dekretuaren 10.3.j) artikuluan xedatutakoaren arabera, xedapen iragankorrarekin lotuta, zeinaren bidez Uraren Euskal Agentziaren Zuzendaritza Nagusiari esleitzen baitzaio agentzia horretako lanpostuak betetzeko prozedurak deitzeko eta ebazteko eginkizuna, erabaki da ebazpen honen eranskinean aipatzen den lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia egitea. Hona hemen deialdiaren

OINARRIAK

Lehenengoa.– Parte hartzeko baldintzak.

1.– Karrerako funtzionarioek parte hartu ahal izango dute deialdi honetan, baldin eta ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

2.– Langile horiek edozein administrazio-egoeratan parte hartu ahal izango dute deialdi honetan, kasu hauetan izan ezik:

a) Eginkizun-gabetze irmoan dauden funtzionarioek, egoera horrek irauten duen bitartean.

b) Norbere kontuetarako edo familia elkartzeko borondatezko eszedentzian egonik, lanera itzultzeko eskatzen den gutxieneko denbora ez duten langileak.

3.– Deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bete beharko dira eskatutako baldintzak, eta esleitutako lanpostuaz jabetu arte eutsi beharko zaie. Parte hartzeko baldintzak betetzen jarraitzen ez duten parte-hartzaileek ezingo dute esleitutako lanpostuaz jabetu.

Bigarrena.– Eskabideak.

1.– Interesdunek Uraren Euskal Agentziako Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak, hamabost egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

2.– Eskabide-idazkian, datu pertsonalak eta interesdunen egungo destinoa adieraziko dira, eta, horrekin batera, curriculum vitaea aurkeztu beharko da, hauek berariaz adierazita:

a) Titulu akademikoak.

b) Administrazio publikoan eta, hala badagokio, enpresa pribatuan betetako lanpostuak.

c) Egindako ikasketak eta ikastaroak, argitalpenak, hizkuntzak eta egoki iritzitako merezimendu guztiak.

Eskabidearekin batera, alegatutako merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu beharko dira. Era berean, argitalpenak, txostenak edo egokitzat jotzen den beste edozein dokumentazio ere aurkeztu ahal izango da.

Hirugarrena.– Ebazpena.

Deialdi hau Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez ebatziko da. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, gehienez ere hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera.

Lanpostuaren esleipendunak lanpostua jabetzan hartu beharko du zehazten den egunean, eta, hala badagokio, aurreko lanpostuaren titulartasuna galduko du.

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industria, Energia Trantsizio eta Jasangarritasuneko sailburuari, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, hilabeteko epean, edo bi hilabeteko epean, hurrenez hurren, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 25a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ANTONIO AIZ SALAZAR.

ERANSKINA

– Izena: Mendebaldeko Kantauriar Arroen Lurralde Bulegoko burua (Kodea: U11856; Dotazioa: 2).

– Gaur egun, Administrazio Orokorraren Lanpostuen Zerrenda aldatzen ari da, lanpostu hori 511856/6 kodearekin sartzeko.

– Kokapena: Uraren Euskal Agentziaren Mendebaldeko Kantauriar Arroen Lurralde Bulegoa.

– Lanpostuaren udalerria: Bilbao.

– Kidegoa: X02EU A taldeko kidegoak (EAP).

– Lanpostu-mailako osagarria: 29.

– Berariazko osagarria: O-A.

– Hizkuntza-eskakizuna: 3.

– Derrigortasun-data: ez.


Azterketa dokumentala