
222. zk., 2024ko azaroaren 14a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (99 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5186
2666/2024 EBAZPENA, urriaren 28koa, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez izendapen askez izendatzen den Esther Gil Sánchez andrea Ospitalizazio Kirurgikoko Prozesua eta Laborategiak Zerbitzuko Erizaintzako ondokoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuan.
2315/2024 abuztuaren 30eko Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIan Ospitalizazio Kirurgikoko Prozesua eta Laborategiak Zerbitzukoi Erizaintzako ondokoa lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdia onartu zen.
Balorazio batzordeak aurkeztutako eskabidea baloratu du, eta dagokion izendapen proposamena egin du. Horiek horrela, eta Esther Gil Sánchez andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori izendatzea, Ospitalizazio Kirurgikoko Prozesua eta Laborategiak Zerbitzuko Erizaintzako ondoko, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIan.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko, 8/1997 Legeko 28. Artikuluko hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko, 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko, 255/1997 Dekretuarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Esther Gil Sánchez andrea izendatzea Ospitalizazio Kirurgikoko Prozesua eta Laborategiak Zerbitzuko Erizaintzako ondoko, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIan.
Bigarrena.– Izendapen honi dagokionez, ondorioetarako data hau izango da: 2024ko azaroaren 1a.
Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak diskrezionalki kargugabetu ditzake, izendapen askeko sistemaren bidez dagozkion lanpostuetan izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo lanpostutik mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste postu funtzional batera lekualdatuko dela, baina, edonola ere, interesdunak titular moduan kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko diela. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik betetzen zuen lanpostuak zeuzkan ezaugarri berberekin antolakuntzari eta lurraldetasunari dagokionez. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondoriok, eta Osakidetzak berak ezarritako prozedurari jarraituz gauzatuko da. Lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.
Laugarrena.– Ebazpen hau pertsona interesdunei jakinaraztea eta Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Langileen Zuzendaritzari.
Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Barakaldo, 2024ko urriaren 28a.
Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko zuzendari-gerentea,
MARÍA LUZ MARQUÉS GONZÁLEZ.
RSS