Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2024ko azaroaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5184

2664/2024 EBAZPENA, urriaren 28koa, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Susana Tato Otero andrea izendatzen baita Erizaintzako Ondoko (Larrialdietako eta Ospitalizazio Pediatrikoko Prozesua), izendapen aske bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuan.

2316/2024 abuztuaren 30eko Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIan Erizaintzako Ondoko (Larrialdietako eta Ospitalizazio Pediatrikoko Prozesua) lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdia onartu zen.

Balorazio batzordeak aurkeztutako eskabidea baloratu du, eta dagokion izendapen proposamena egin du. Horiek horrela, eta Susana Tato Otero andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori izendatzea Erizaintzako Ondoko (Larrialdietako eta Ospitalizazio Pediatrikoko Prozesua) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIan.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko, 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko, 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko, 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Susana Tato Otero andrea izendatzea Erizaintzako Ondoko (Larrialdietako eta Ospitalizazio Pediatrikoko Prozesua) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIan.

Bigarrena.– Izendapen honek 2024ko azaroaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak diskrezionalki kargugabetu ditzake izendapen askeko sistemaren bidez dagozkion lanpostuetan izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo lanpostutik mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste postu funtzional batera lekualdatuko dela baina, edonola ere, interesdunak titular den kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko diela. Hain zuzen ere, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik betetzen zuen lanpostuak zeuzkan ezaugarri berberak izango ditu antolakuntzari eta lurraldetasunari dagokienez. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondoriok, eta Osakidetzak berak ezarritako prozedurari jarraituz gauzatuko da. Lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.

Laugarrena.– Ebazpen hau pertsona interesdunei jakinaraztea eta Ezkerralde-Enkarterri- Gurutzetako ESIko Langileen Zuzendaritzari.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau dagokion EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Barakaldo, 2024ko urriaren 28a.

Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko zuzendari-gerentea,

MARÍA LUZ MARQUÉS GONZÁLEZ.


Azterketa dokumentala