
222. zk., 2024ko azaroaren 14a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (97 KB - 2 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5183
779/2024 EBAZPENA, urriaren 25ekoa, Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez, uztailaren 22ko 177/2024 Epaia betez, ondoriorik gabe geratzen baita Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen 466/2020 Ebazpena, irailaren 1ekoa, Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako Atal Sanitarioko burua izendatzeari buruzkoa.
Bidasoko ESIko zuzendari-gerentearen abenduaren 5eko 640/2019 Ebazpenaren bidez, deialdi publikoa egin zen Bidasoko ESIko Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako Atal Sanitarioko Buru lanpostua lehiaketa sistemaz betetzeko.
Bidasoko ESIko zuzendari-gerentearen uztailaren 8ko 358/2020 Ebazpenaren bidez, balorazio-batzordearen osaera zehaztu zen Bidasoko ESIko Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako Atal Sanitarioko buruaren lanposturako hautagaiak baloratzeko, eta batzordekideak izendatu ziren.
Bidasoko ESIko zuzendari-gerentearen irailaren 1eko 466/2020 Ebazpenaren bidez, Alfredo Velilla Martínez jauna Bidasoko ESIko Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako Atal Sanitarioko buru izendatu zen aldi baterako (2020ko irailaren 25eko EHAA).
Irailaren 1eko 466/2020 Ebazpenaren aurka errekurtsoa jarri zen, eta Donostiako Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegiak, uztailaren 22an 177/2024 Epaiaren bitartez, Bidasoko ESIko zuzendari-gerentearen irailaren 1eko 466/2020 Ebazpena indargabetu zen, eta Ebazpena betearaztea aginduzkoa zen.
Horregatik guztiagatik, eta Osakidetzako Estatutu Sozialen 15.1.e) artikuluak (azaroaren 11ko 255/07 Dekretua) Zuzendaritza Gerentzia honi ematen dizkion eskumenez baliatuz,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Hasiera ematea Donostiako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiaren uztailaren 22ko 177/2024 Epaia betearazteari, Bidasoko ESIko Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako Atal Sanitarioko Buru lanpostua betetzeko hautaketa-prozesuko Kudeaketako Memoria-proiektuko fasera bueltatuz.
Bigarrena.– 177/2024 Epaiaren berri ematea Bidasoko ESIko Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako Atal Sanitarioko Buruaren lanposturako izangaiak baloratzeko batzordeko kideei, zeinak Bidasoko ESIko zuzendari-gerentearen uztailaren 8ko 358/2020 Ebazpenaren bidez izendatu baitziren, bildu daitezen eta prozedura berrabiaraz dezaten Kudeaketako Memoria-proiektuaren aurkezpenari eta defentsari dagokien unean. Lanpostua betetzeko lehiaketako hautagai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onartzen zuen Ebazpena, ekainaren 29ko 354/2020, Bidasoko ESIko zuzendari-gerentearena da.
Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Hondarribia, 2024ko urriaren 25a.
Bidasoko ESIko zuzendari-gerentea,
MARISA MERINO HERNÁNDEZ.
RSS