
222. zk., 2024ko azaroaren 14a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (92 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OGASUN ETA FINANTZA SAILA
5182
AGINDUA, 2024ko azaroaren 8koa, Ogasun eta Finantzetako sailburuarena, Ogasun eta Finantza Saileko behin-behineko langile bat lanpostutik kentzea xedatzen duena.
Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 30.5 artikuluan ezarritako aurreikuspenak aplikatuz, ondoren zehazten den kargu-uztea gauzatzen da, eta, horrenbestez, hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Juan Alberdi Alberdi jauna Ogasun eta Finantza Saileko Programa eta Azterlanetako aholkulari kargutik kentzea (kodea: 5287; dotazioa: 1) administrazio honetan beste kargu bat beteko baitu.
Bigarrena.– Kargu-uzteak 2024ko azaroaren 14tik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Agindu honek administrazio-bideari amaiera ematen ez dionez, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean; bestela, administraziorekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administraziorekiko Auzietako Epaitegian, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 8a.
Ogasun eta Finantzetako sailburua,
NOËL D’ANJOU OLAIZOLA.
RSS