Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2024ko azaroaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
5181

AGINDUA, 2024ko azaroaren 4koa, Ogasun eta Finantzetako sailburuarena. Agindu honen bidez, saileko goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat izendapen askez betetzeko egindako deialdia ebazten da.

Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2 c) artikuluan eta sail honetan dauden lanpostu batzuk izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragarriz Ogasun eta Finantzetako sailburuak 2024ko irailaren 18an emandako Aginduan (urriaren 1eko EHAA, 191.zk.) ezarritakoaren arabera, hau

EBAZTEN DUT:

1.– Zuriñe Guereñu Soto andrea Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzan goi-kargudunaren idazkari izendatzea (520010-12 kodea, 18 maila).

2.– Izendapen horrek 2024ko azaroaren 11tik aurrera izango ditu ondorio guztiak.

3.– Agindu honek administrazio-bidea amaitzen duenez, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean; bestela, administraziorekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administraziorekiko Auzien Epaitegian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 4a.

Ogasun eta Finantzetako sailburua,

NOËL D’ANJOU OLAIZOLA.


Azterketa dokumentala