Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2024ko azaroaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
5178

EBAZPENA, 2024ko azaroaren 4koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez baimena ematen baita 874 eta 876 bitarteko ikastaroetako ikasleei produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren oinarrizko mailako eta maila kualifikatuko txartelak emateko eta baliozkotzeko.

EGITATEAK

Lehenengoa.– Ikastaro hauek antolatu dira:

– 874 zenbakiko ikastaroa, CIFP Fraisoro Eskola LHIIk emana: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalak berritzeko ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.

– 875 zenbakiko ikastaroa, Murgiako Bigarren Hezkuntzako Institutuak emana: Basoa eta Natura Ingurunea Kudeatzeko eta Natura Ingurunea Ustiatzeko eta Kontserbatzeko ikasleentzako ikastaroak, maila kualifikatukoak, C motako txartela lortzeko eskubidea ematen dutenak.

– 876 zenbakiko ikastaroa, maila kualifikatukoa, titulua baliozkotzekoa, C motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena, eta beste autonomia-erkidego batzuetan eginiko produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalentzako oinarrizko mailako ikastaroak, B motako txartela lortzeko eskubidea ematen dutenak.

Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren IV. eranskineko A zatian –oinarrizko mailari dagokionez–, eta B zatian –maila kualifikatuari dagokionez– jasotzen diren edukia eta ikastorduak kontuan hartuta eman dira hiru ikastaro horiek, eta, hurrenez hurren, B eta C motako txartelak eskuratzeko eskubidea dakarte. Dekretu horren bitartez, produktu fitosanitarioak modu jasangarrian erabili ahal izateko jarduera-markoa ezartzen da.

Bigarrena.– Landare Osasunaren Batzorde Tekniko Koordinatzaileak txartelak ematearen aldeko proposamena egin du.

Ikusi dira honako:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren 18.1.a) artikulua, gaitze-mailei buruzkoa; IV. eranskina, prestakuntza-gaiei buruzkoa, eta 20. artikulua, txartelak egin, berritu eta kentzeari buruzkoa.

Bigarrena.– Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren 17.1.b) artikulua, non landare-osasunaren alorreko eginkizunak Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari ematen zaizkion. Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Agindua ematea nekazaritzan erabiltzeko diren produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalen txartel hauek emateko:

1.– Oinarrizko mailakoa, 874 zenbakiko ikastarokoa, ebazpen honen I. eranskineko zerrendan agertzen diren pertsonei.

2.– Maila kualifikatukoa, 875 zenbakiko ikastarokoa, ebazpen honen II. eranskineko zerrendan agertzen diren pertsonei.

3.– Maila kualifikatukoa eta oinarrizko mailakoa, 876 zenbakiko ikastarokoak, ebazpen honen III. eranskineko zerrendan agertzen diren pertsonei.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 4a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

JORGE GARBISU BUESA.

I. ERANSKINA
PRODUKTU FITOSANITARIOEN ERABILTZAILE PROFESIONALEN OINARRIZKO MAILAKO TXARTELA (874 ZENBAKIKO IKASTAROA) ESKURATZEKO BAIMENA EMAN ZAIENEN ZERRENDA
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
PRODUKTU FITOSANITARIOEN ERABILTZAILE PROFESIONALEN MAILA KUALIFIKATUKO TXARTELA (875 ZENBAKIKO IKASTAROA) ESKURATZEKO BAIMENA EMAN ZAIENEN ZERRENDA
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
PRODUKTU FITOSANITARIOEN ERABILTZAILE PROFESIONALEN MAILA KUALIFIKATUKO ETA OINARRIZKO MAILAKO TXARTELA (876 ZENBAKIKO IKASTAROA) ESKURATZEKO BAIMENA EMAN ZAIENEN ZERRENDA

Titulua baliozkotzea. Maila kualifikatua.

(Ikus .PDF)

Beste autonomia-erkidego batzuetan egindako ikastaroak. Oinarrizko maila.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala