Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2024ko azaroaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
5177

HUTS-ZUZENKETA, agindu honena: Agindua, 2024ko urriaren 30ekoa, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, zeinaren bidez onesten baitira Errioxa jatorri-deitura kalifikatuaren babespeko Arabako mahastizainentzako 2024. urterako ezohiko laguntzak, 2025eko kanpainan beren ekoizpen-ahalmena berreskuratzen laguntzeko.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.a) artikuluan xedatzen denez, Aldizkariaren argitalpena prestatzerakoan egiten diren hutsak, baldin eta dokumentuaren edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, ofizioz nahiz organo edo entitate interesdunak eskatuta.

Bestalde, 217/2008 Dekretu beraren 18.2.b) artikuluak ezartzen du argitaratzera bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko dituela baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko hala egitea komeni bada.

Bada, halako hutsak atzeman dira Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2024ko urriaren 30eko Aginduan, zeinaren bidez onesten baitira Errioxa jatorri-deitura kalifikatuaren babespeko Arabako mahastizainentzako 2024. urterako ezohiko laguntzak, 2025eko kanpainan beren ekoizpen-ahalmena berreskuratzen laguntzeko (2024ko azaroaren 8ko EHAA, 218. zk.). Hona hemen zuzenketa:

Laburpenean, 2024/218 Laburpena (4/3) orrialdean, eta xedapenaren goiburuan atalari dagokiona,

honela dio:

«JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA»

esan behar du:

«BESTELAKO XEDAPENAK»

3. oinarrian, 2024/5111 (15/3) orrialdean,

hau dio:

«b) 2024ko kanpainan, Errioxa jatorri-deitura kalifikatuak kanpaina horretan ezarritako gehieneko errendimenduaren (5.850 kg/ha) % 50etik beherako ekoizpen-errendimendua eduki izana ustiategiko partzeletan; hau da, 2.925 kg/ha da ustiategiaren gehieneko errendimendu onargarria, titularra onuradun izan ahal izateko».

baina hau esan behar du:

«b) 2024ko kanpainan, Errioxa jatorri-deitura kalifikatuak kanpaina horretan ezarritako gehieneko errendimenduaren (5.850 kg/ha) % 50etik beherako ekoizpen-errendimendua eduki izana ustiategiko partzeletan; hau da, 2.925 kg/ha da partzelaren gehieneko errendimendu onargarria, titularra onuradun izan ahal izateko».

7.7. oinarrian, 2024/5111 (15/6) orrialdean,

hau dio:

«– Laguntza eskatzen duten lurzatien errendimenduen ziurtagiria, nekazaritza-teknikari edo agronomo elkargokide batek sinatuta. Hala ere, Eusko Jaurlaritzan nekazaritza eta abeltzaintzaren arloko eskumena duen zuzendaritzak ofizioz egiaztatu ahal izango du betekizun hori, eskura duen dokumentazio ofizialean oinarrituta.»

baina hau esan behar du:

«– Laguntza eskatzen duten lurzatien errendimenduen ziurtagiria, nekazaritza-teknikari edo agronomo elkargokide batek sinatuta. Halakorik ezean, Eusko Jaurlaritzan nekazaritza eta abeltzaintzaren arloko eskumena duen zuzendaritzak ofizioz egiaztatu ahal izango du betekizun hori, eskura duen dokumentazio ofizialean oinarrituta».

8.6. oinarrian, 2024/5111 (15/8) orrialdean,

hau dio:

«6.– Onargarritasun-baldintzak betetzen dituzten eskabideak lehentasun-ordena honen arabera ordenatuko dira, produkzio-ahalmen estandarra (6.500 kg/ha) berreskuratzeko zenbatetsitako ekoizpen-kostuen arabera:

– 2024ko kanpainako produkzio-errendimenduan >= % 80ko galera izan duten lurzatiak.

– 2024ko kanpainan produkzio-errendimenduan >= % 50 eta < % 80 arteko galera izan duten lurzatiak.

Laguntzak aurreikusitako ordenaren arabera emango dira, aginduaren 2. oinarrian ezarritako aurrekontua agortu arte. Agortzea lehentasun-maila bereko bi eskabideren artean gertatzen bada, aurrena aurkeztutako eskabideari emango zaio lehentasuna.»

baina hau esan behar du:

«6.– Onargarritasun-baldintzak betetzen dituzten eskabideetako lurzatiak lehentasun-ordena honen arabera ordenatuko dira, produkzio-ahalmen estandarra (6.500 kg/ha) berreskuratzeko zenbatetsitako ekoizpen-kostuen arabera:

– 2024ko kanpainako produkzio-errendimenduan >= % 80ko galera izan duten lurzatiak.

– 2024ko kanpainan produkzio-errendimenduan >= % 50 eta < % 80 arteko galera izan duten lurzatiak.

Laguntzak aurreikusitako ordenaren arabera emango dira, aginduaren 2. oinarrian ezarritako aurrekontua agortu arte. Agortzea lehentasun-maila bereko bi eskabideren artean gertatzen bada, aurrena aurkeztutako eskabideari emango zaio lehentasuna».


Azterketa dokumentala