Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2024ko azaroaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5175

AGINDUA, 2024ko urriaren 31koa, Hezkuntzako sailburuarena, Donostiako (Gipuzkoa) «J.M. Barandiaran Lizeoa» Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren jarduerak bertan behera uzteko baimena emateko eta Donostiako (Gipuzkoa) «Zurriola Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Donostiako (Gipuzkoa) «J.M. Barandiaran Lizeoa» eta «Zurriola Ikastola» ikastetxe pribatuen titularra den «Zurriola Ikastola Irakaskuntza Kooperatiba Elkartea» entitatearen ordezkariak hasarazi dituen espedienteak aztertu dira. Espediente horietan baimena eskatu da «J.M. Barandiaran Lizeoa» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren jarduerak bertan behera uzteko eta «J.M. Barandiaran Lizeoa» ikastetxeak baimenduta duen Gizarte- eta kirol-irakaskuntzako eta -animazioko goi-mailako lanbide-heziketako heziketa-zikloa «Zurriola Ikastola» ikastetxean integratzeko baimena aldatzeko.

Espediente horiek ezarritako prozeduraren arabera izapidetu dira, indarrean dagoen araudiak eskatzen duen dokumentazioa erantsi zaie eta gai horretan eskumena duten erakundeek txostena egin diete.

Arau hauek ikusi ditugu: 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, Unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE), otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatua (martxoaren 12ko BOE); Lanbide Heziketako Sistemaren antolamendua garatzen duen uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretua (uztailaren 22ko BOE), uztailaren 9ko 658/2024 Errege Dekretuak aldatua (uztailaren 10eko BOE); 653/2017 Errege Dekretua, ekainaren 23koa, Gizarte- eta kirol-irakaskuntzako eta -animazioko goi-mailako teknikariaren titulua ezarri eta curriculumaren oinarrizko alderdiak finkatzen dituena (uztailaren 15eko BOE); 60/2020 Dekretua, maiatzaren 12koa, Gizarte- eta kirol-irakaskuntzako eta -animazioko goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena (abuztuaren 4ko EHAA); eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Honen jarraian zehazten den ikastetxe pribatuari bere jarduerak bertan behera uzteko baimena ematen zaio:

Ikastetxearen kodeak: 20007321 (unibertsala) eta 012362 (EAE).

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Izen espezifikoa: «J.M. Barandiaran Lizeoa».

Titularra: Zurriola Ikastola Irakaskuntza Kooperatiba Elkartea.

Helbidea: Manuel Lardizabal 26.

Udalerria: Donostia / San Sebastian.

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

1.– Jarduerak eteteko baimenak 2023-2024 ikasturtea amaitzen denetik aurrera izango ditu ondorioak, eta une horretan baja emango zaio Ikastetxeen Erregistroan duen inskripzioari. Ikastetxeari Lanbide Heziketako irakaskuntzak emateko baimena ematen zioten aginduak ondoriorik gabe geratuko dira egun horretatik aurrera.

2.– Ikastetxe hori berriro irekitzeko eskatzen bada, nahitaezkoa izango da ikastetxeak baimentzeari buruz indarrean dauden xedapenetan jasotako aginduak betetzea.

3.– Jarduerak eteten duen ikastetxe pribatuak atxikita dagoen IES Xabier Zubiri-Manteo BHI ikastetxe publikoan gordeko ditu espediente akademikoak, paperean.

2. artikulua.– Jarraian zehazten den ikastetxeari 2024-2025 ikasturterako emandako baimena aldatzen da.

Ikastetxearen kodeak: 20004241 (unibertsala) eta 012372 (EAE).

Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.

Izen espezifikoa: «Zurriola Ikastola».

Titularra: Zurriola Ikastola Irakaskuntza Kooperatiba Elkartea.

Helbidea: Indianoene 1, Atarizar 18 eta Ategorrieta 24.

Udalerria: Donostia / San Sebastian.

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

Baimena:

– «Gizarte- eta kirol-irakaskuntza eta -animazioa» goi-mailako heziketa-ziklo bat emateko.

Ikastetxearen osaera:

– Haur Hezkuntza, lehen zikloa: 4 unitate bi urtetik hiru urtera bitarteko haurrentzat, bakoitza 18 ikaspostuko edukierakoa.

– Haur Hezkuntza, bigarren zikloa: 12 unitate, 241 ikaspostu.

– Lehen Hezkuntza: 18 unitate, 450 ikaspostu.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 12 unitate, 360 ikaspostu.

– Batxilergoa: «Arteak», «Zientziak eta Teknologia», «Giza eta Gizarte Zientziak» eta «Orokorra» modalitateak: 6 unitate, 210 ikaspostu.

– Hezkuntza Berezia: 2 gela ireki.

– Lanbide Heziketa:

• Lanbide-arloa: jarduera fisikoak eta kirolak.

○ Gizarte- eta kirol-irakaskuntza eta -animazioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

1.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

2.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

3.– Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa. Datu pertsonalak tratatu eta «Lanbide heziketako ikastetxe pribatuen baimenak» izeneko tratamenduari dagokion jardueran sartuko dira.

Arduraduna: Plangintza eta Antolaketako Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.

Xedea: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuen erregistro ofiziala, ikastetxeen irekiera eta ixteko baimenak, baita emandako baimenetan aldaketak egiteko ere.

Legitimazioa:

– Tratamendua beharrezkoa da, aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.

– 4/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzkoa.

– 8/1985 Lege Organikoa, uztailaren 3koa, Hezkuntzarako Eskubidea Arautzekoa.

Hartzaileak:

– Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioa.

Eskubideak: eskubidea duzu datuak irispidean izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.

Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webgunean: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/133300-capa2-eu.shtml

Araudia:

– Datuak Babesteko Araudi Orokorra:

https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/?uri=CELEX%3A02016R0679-20160504

– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa:

https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 31.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala