
221. zk., 2024ko azaroaren 13a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (907 KB - 117 orri.)
- EPUB (2419 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5170
1511/2024 EBAZPENA, azaroaren 7koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez aldatzen baitira hainbat ebazpen, horien bitartez onartu baitziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2020/2021/2022/Egonkortzeko hautaketa-prozesuan deitutako kategoria guztien oinarri espezifikoak; hori dena, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak irailaren 26an emandako 415/2024 Epaia betetzeko.
2022ko abenduaren 27ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren hainbat ebazpen, zeinen bidez onartu baitziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2020/2021/2022/Egonkortzeko hautaketa-prozesuan deitutako kategoria guztien hautaketa-prozesuak arautzen dituzten oinarri espezifikoak.
Administrazioarekiko Auzien Vitoria-Gasteizko 1 zenbakiko Epaitegiak, apirilaren 16an emandako 70/2024 Epaiaren bidez, Osakidetza kondenatzen du «berdin puntuatzera Osakidetzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, Gizarte Segurantzakoetan edo autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetan emandako zerbitzuak nahiz edozein administrazio publikotan edo Europar Batasuneko gainerako kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan emandakoak, bai txanda irekian bai barne-sustapenekoan, eta dagokion moduan jardutera, benetan bete dadin». Epai honek, hitzez hitz esaten duenaren arabera, Ohiko EPE prozesuari eragiten dio, 2020, 2021 eta 2022 urteetako langileen birjartze-tasari dagozkion lanpostuak betetzeko egin zen horri (aurrerantzean, 2020-2021-2022ko EPEa); ez dio eragiten, berriz, egonkortze- eta finkatze-prozesu ezohikoari, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 2.1.1 artikuluan eta 6. eta 8. xedapen gehigarrietan jasotakoari.
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak irailaren 26an emandako 415/2024 Epaiaren bidez, partzialki baiesten da Osakidetzak apirilaren 16ko 70/2024 Epaiaren aurka jarritako apelazio-errekurtsoa, zeina Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegiak eman zuen Oinarrizko eskubideak babesteko prozedura berezian; nolanahi ere, aurreko paragrafoan jasotako epaia bere horretan utzi da.
Hortaz, Ohiko EPEaren prozesuari eragiten dion aipatutako Epaia betez: 2020-2021-2022 EPE, eta Egonkortze Prozesua ebazteko betebeharraren ondorioz: 2024ko abenduaren 31 baino lehen egonkortzeko lan-eskaintza publikoa, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen arabera, beharrezkoa da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren edukia aldatzea. Ebazpen horren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko 2020/2021/Egonkortzea urteetarako deitutako hautaketa-prozesuak eta hautaketa-prozesua garatzeko oinarri espezifikoak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartzen dira, ebazpen honen ebazpen-zatian adierazitakoaren arabera.
Era berean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2024ko urriaren 17ko Erabakiaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren 2022ko aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuak antolatzen dituen ente publikoaren 2022ko maiatzaren 17ko Enplegu Publikoaren Eskaintza onartzen duen Erabakiaren hutsak zuzentzen dira. Hain zuzen ere, deialdiaren xede diren eta salbuespen gisa eta behin bakarrik Lehiaketa Sisteman sartzen diren plazen kopurua zuzendu da, 1.557 izatetik 1.560 izatera igaro baitira. Plaza horiek honako deialdi hauetan sartu behar dira: Goi Mailako Letradu Tituluduna (Letradu eta Goi Mailako Teknikari Juridikoaren lanpostu funtzionalak), Goi Mailako Tituluduna (Goi Mailako Antolakuntza Teknikariaren lanpostu funtzionala) eta Erdi Mailako Teknikaria (Administrazio eta Kudeaketako erdi-mailako teknikaria-Arkitektura Teknikoa).
Indarrean dagoen legediak emandako ahalmenez baliaturik,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Aplikatzea lanbide-esperientziaren baremoa (Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak arautzen dituzten oinarri espezifikoak onartzen dituzten Ebazpenen III. eranskinetan jasotakoa) 2020/2021/2022/Egonkortzeko hautaketa-prozesuan deitutako kategoria guztietan, aplikazio hori deialdi honi dagokionez egiten delarik: Egonkortzeko EPEan eskainitako destinoak betetzeko deialdia, destino horiek bat datozela Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 2.1.1 artikuluko eta 6. eta 8. xedapen gehigarrietako irizpideekin.
Bigarrena.– Aldatzea lanbide-esperientziaren baremoa (Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak arautzen dituzten oinarri espezifikoak onartzen dituzten Ebazpenen III. eranskinetan jasotakoa) 2020/2021/2022 urteetako hautaketa-prozesuan deitutako kategoria guztietan, aldaketa hori deialdi honi dagokionez egiten delarik: lehiaketa-oposizio sisteman eskainitako destinoak betetzeko deialdia, txanda irekian eta barne-sustapenean.
Beraz, aldatzen dena da berdin puntuatuko direla honako hauetan emandako zerbitzuak: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, Gizarte Segurantzakoetan eta autonomia erkidegoetako osasun-zerbitzuetakoetan edo edozein administrazio publikotan, bai eta Europar Batasuneko gainerako estatuetako sare publikoko osasun-zerbitzuetan ere.
Hirugarrena.– Aldatzea, Ebazpen honen Lehenengo Eranskinean jasotakoaren arabera, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak arautzen dituzten oinarri espezifikoak onartzen dituzten ebazpenen II. eranskineko destinoen zerrendak, 2020-2021-2022 urteetako hautaketa-prozesuan deitutako kategoria guztietan, salbu eta Lehiaketa-oposizio sistemaren barne-sustapeneko destinoak eta/edo Lehiaketa-sistemako destinoak eskaintzen diren kategorietan. Informazio gisa, eta sarbide-sistemen izenak egokitzeko, ebazpen honen Bigarren Eranskinean jaso dira Lehiaketa-oposizio sistemaren barne-sustapeneko destinoak eta/edo Lehiaketa-sistemako destinoak soilik eskaintzen dituzten kategorien destinoen zerrenda.
Nolanahi ere, 2020/2021/2022 urteetako hautaketa-prozesuan deitutako kategoria guztiei dagokienez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak arautzen dituzten oinarri espezifikoak onartzen dituzten Ebazpenen II. eranskinetan xedatutakoa bere horretan uzten da, eta honela idatzita geratzen da:
Adimen-desgaitasuna duten langileentzako destinoak (adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa) ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek desgaitasunen bat duten langileentzako erreserba-kupoan gehituko dira (bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa).
Desgaitasunen bat duten langileentzako destinoak ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek 2020, 2021 eta 2022ko EPEko dagokion txandako sarbide orokorreko lanpostuetan gehituko dira; hots, barne-sustapenean edo txanda irekian.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea egongo da, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik hasita, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetzaren estatutu sozialak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoarekin.
Bosgarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 7a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.
RSS