
221. zk., 2024ko azaroaren 13a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (120 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5168
ERABAKIA, 2024ko urriaren 17koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluarena, 2022ko maiatzaren 17ko Erabakiaren hutsak zuzentzen dituena, erabaki horrek Ente Publikoaren Enplegu Publikoaren Eskaintza onartzen du, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko aldi baterako enplegua egonkortzeko 2022ko prozesuak arautzen dituena.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2022ko maiatzaren 17ko Erabakiak (2022ko maiatzaren 30eko EHAA) Ente Publikoaren Enplegu Publikoaren Eskaintza onartzen du. EPE horren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko aldi baterako enplegua egonkortzeko 2022ko prozesuak arautzen dira.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluaren arabera, edozein unetan zuzen daitezke egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak, ofizioz edo interesdunek hala eskaturik.
Horrelako oker bat aurkitu da 2022ko maiatzaren 17ko Erabakiaren lehen puntuan, Egonkortzeko Enplegu Publikoaren Eskaintza osatzen duten 3.723 lanpostuen gehieneko kopuruaren banaketan. Bertan adierazten da 2.166 lanpostu deitzen direla lehiaketa-oposizio sistemaren bidez, eta gainerako 1.557 lanpostuak, aldiz, lehiaketa-sistemaren bidez deitzen direla, salbuespen gisa eta behin bakarrik. Beraz, zuzendu egin behar da.
Ondorioz, Administrazio Kontseilu honek, honako hau
ERABAKI DU:
Zuzentzea 2022ko maiatzaren 17ko Erabakiaren –Ente Publikoko Enplegu Publikoaren Eskaintza onartzen duena, zeinaren bidez Osakidetzako aldi baterako enplegua egonkortzeko 2022ko prozesuak arautzen baitira– lehenengo puntuan antzeman den okerra.
Honakoa esaten den lekuan:
«Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren 2022. urteko aldi baterako enpleguaren egonkortze-prozesuak antolatzen dituen Enplegu Publikoaren Eskaintza onartzen da, estatutupeko langile finko izateko. Gehienez ere 3.723 lanpostu integratzen ditu, txanda irekian deituak izateko. Horietatik 2.166 lehiaketa-oposizio sistemaren bidez deituko dira, eta gainerako 1.557, salbuespen gisa eta behin bakarrik, lehiaketa sistemaren bidez.»
Honakoa esan behar du:
«Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren 2022. urteko aldi baterako enpleguaren egonkortze-prozesuak antolatzen dituen Enplegu Publikoaren Eskaintza onartzen da, estatutupeko langile finko izateko. Gehienez ere 3.723 lanpostu integratzen ditu, txanda irekian deituak izateko. Horietatik 2.163 lehiaketa-oposizio sistemaren bidez deituko dira, eta gainerako 1.560, salbuespen gisa eta behin bakarrik, lehiaketa sistemaren bidez.»
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 17a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluko lehendakaria,
ALBERTO MARTÍNEZ RUIZ.
RSS