
221. zk., 2024ko azaroaren 13a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (340 KB - 27 orri.)
- EPUB (1489 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
HEZKUNTZA SAILA
5167
AGINDUA, 2024ko azaroaren 4koa, Hezkuntzako sailburuarena, honako agindu hau aldatzen duena: Agindua, 2024ko urriaren 25ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baita estatu- mailako lekualdatze-lehiaketa, unibertsitatez kanpoko irakasleen kidegoetako funtzionarioentzat, lanpostuak betetze aldera Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren mendeko ikastetxeetan.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Horrelako hutsak aurkitu dira agindu honen I., IV. eta V. eranskinetan: Agindua, 2024ko urriaren 25ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baita estatu- mailako lekualdatze-lehiaketa, unibertsitatez kanpoko irakasleen kidegoetako funtzionarioentzat, lanpostuak betetze aldera Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren mendeko ikastetxeetan (2024ko azaroaren 4ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 214 zk.).
Horrenbestez,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Hezkuntzako sailburuaren 2024ko urriaren 25eko Aginduaren I., IV. eta V. eranskinak aldatzea. Agindu horren bidez, estatu mailako lekualdatze-lehiaketarako deialdia egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren mendeko ikastetxeetan lanpostuak betetzeko unibertsitateaz kanpoko irakasleen kidegoetako funtzionarioentzat.
Bigarrena.– Aipatutako Hezkuntzako sailburuaren 2024ko urriaren 25eko Aginduaren I., IV. eta V. eranskinak osorik argitaratzea, 2024ko azaroaren 4ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (214. zk.) argitaratutako I, IV eta V. eranskinak ordezkatzen dituztenak.
Hirugarrena.– Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 4a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
RSS