
217. zk., 2024ko azaroaren 7a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (92 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Pribatuen iragarkiak
SOCIEDAD COOPERATIVA DE VIVIENDAS APERRIBAY
5093
IRAGARKIA, «Sociedad Cooperativa de Viviendas Aperribay» sozietate kooperatiboaren desegiteari eta likidazioari buruzkoa.
Indarreko araudian ezartzen dena betez, hau jakinarazten da guztiek jakin dezaten: sozietateak batzar orokor berezia egin zuen, baliozki eratuta, 2024ko urriaren 7an, eta bertan aho batez erabaki zuen «Sociedad Cooperativa de Viviendas Aperribay» sozietatea desegitea eta likidatzea, eta likidatzaileak aurkezturiko likidazio-balantzea eta sozietatearen ondasunak banatzeko proiektua onartzea. Sozietate kooperatiboaren desegiteari eta likidazioari buruzko dokumentazioa sozietatearen egoitzan gordeta dago, interesdunen eskura.
Galdakao, 2024ko urriaren 15a.
Likidatzailea,
JOSÉ ANTONIO HUERGA BERNAL.
RSS