Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2024ko azaroaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5084

AGINDUA, 2024ko urriaren 24koa, Hezkuntzako sailburuarena, Donostiako (Gipuzkoa) «Azkarate Enea» Hezkuntza Bereziko ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena, ikasgela egonkor bat gehitu eta beste bat lekuz aldatu delako.

Donostiako (Gipuzkoa) «Azkarate Enea» Hezkuntza Bereziko ikastetxe pribatuaren titularra den «Gautena Asociación guipuzcoana de padres de afectados de autismo, y otros trastornos del espectro autista» elkarteak ikastetxe horretara gela egonkor gehiago sartzeko eta dagoeneko baimenduta dagoen gela egonkorretako bat lekualdatzeko eskatuz hasitako espedienteak aztertu dira.

Espediente horiek ezarritako prozeduraren arabera izapidetu dira, indarreko araudiak eskatzen duen dokumentazioa erantsi zaie, eta gai horretan eskumena duten erakundeek aldeko txostena eman dute.

Hezkuntzarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa, unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimena ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (131/2010 Errege Dekretuak aldatua), 1998ko uztailaren 30eko Agindua (hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak eskolatzeko irizpideak ezartzen dituen eta ikasle horiek hezkuntza-sistemako etapa guztietan behar bezala artatzeko baliabideak ematen dituena) eta gai horretan aplikagarri diren gainerako legeak aztertu ondoren. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Baimena ematea Donostiako «Azkarate Enea» Hezkuntza Bereziko ikastetxe pribatuari Hezkuntza Bereziko gela egonkor bat gehitzeko. Gela hori Irungo «Irungo La Salle» HLBHIPn egongo da (ikastetxearen kodea: 013586), eta Hezkuntza Bereziko gela egonkor bat, orain «Scientia Karmelo» HLBHIPn dagoena (ikastetxearen kodeak: 012523), «Sagrado Corazón» HLBHIPren instalazioetara eramateko (ikastetxearen kodea: 012549).

2024-2025 ikasturtetik aurrera, «Azkarate Enea» HBIP Hezkuntza Saileko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen erregistroan inskribatuko da, erregistro-datu hauekin:

Ikastetxearen kodeak: 012495 (EAE) eta 20006626 (unibertsala).

Izen generikoa: Hezkuntza Bereziko ikastetxe pribatua (HBIP).

Izen espezifikoa: «Azkarate Enea».

Titularra: Asociación Gipuzkoana Padres niños-Gautena.

Helbidea: Francisco López Alen, 4.

Udalerria: Donostia.

Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.

Ondoriozko osaera:

– Hezkuntza Berezia: 22 gela egonkor,

● Donostia / San Sebastián, CEIP Intxaurrondo Ikastola HLHI: P. de Zarategi, 48: talde bat.

● Donostia / San Sebastián, CEIP Harri Berri-Oleta HLHI: Darieta, 18: talde bat.

● Errenteria, CEIP Bizarain Ikastola HLHI: San Marcos, 6: talde bat.

● Errezil, CEIP San Martín HLHI: Errezil, 18: talde bat.

● Elgoibar, CEIP Elgoibar HLHI: Kalamua, 8: talde bat.

● Andoain, CEIP «Ondarreta» HLHIP: Nagusia, 4 B: talde bat.

● Eibar, IES «Mogel Isasi» BHI: Isadi, 37: talde bat.

● Donostia / San Sebastián, CPEIPS «La Salle» HLBHIP: Madalena Jauregiberri, 2: talde bat.

● Donostia / San Sebastián, CPEIPS «Aldapeta María» HLBHIP: Aldapeta, 17: talde bat.

● Donostia / San Sebastián, CPEIPS «San Ignacio de Loyola» HLBHIP: Calzada Vieja de Ategorrieta, 28: talde bat.

● Donostia / San Sebastián, CPEIPS «Sagrado Corazón» HLBHIP: Mundaiz, 30: talde bat.

● Hondarribia, CPEIPS «Egiluze Hijas de la Cruz Hondarribia» HLBHIP: Fraxkueneko Murrua, 1: talde bat.

● Irun, CPEIPS «Irungo La Salle» HLBHIP: Avenida Elizatxo, 16 B: bi talde.

● Beasain, CPEIPS «La Salle-San José» HLBHIP: Andre Mari, 2: talde bat.

● Zarautz, CPEIPS «La Salle-San José» HLBHIP: La Salle, 2: talde bat.

● Andoain CPEIPS «La Salle Berrozpe Ikastetxea» HLBHIP: La Salle Etorbidea, 5: talde bat.

● Hernani, CPEIPS «La Inmaculada» HLBHIP: Sandiusterri, 4: talde bat.

● Errenteria, CPEIPS «Egiluze Hijas de la Cruz Errenteria» HLBHIP: Zamalbide, z.g.: talde bat.

● Tolosa, CPEIPS «Usabalgo Laskorain Ikastola» HLBHIP: Usabal auzoa, 26: talde bat.

● Donostia / San Sebastián, CPEIPS «Herri Ametsa Ikastola» HLBHIP: Guardaplata, 28: talde bat.

● Urretxu, CPEIPS «Urretxu – Zumarraga Ikastola» HLBHIP: Pagoeta 4, Labeaga 25: talde bat.

Bigarrena.– Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren hamahirugarren artikuluan ezarritakoaren arabera, ikastetxeak ezin izango du bere burua identifikatzeko erabili dagokion erregistro-inskripzioan agertzen direnez bestelako izendapenik.

Hirugarrena.– Ikastetxearen erakunde titularra behartuta dago indarrean dagoen araudia betetzera eskola-postuen kopuruari, ekipamenduari, irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari eta aplikagarri den indarreko gainerako legeriari dagokienez, bai eta baimena aldatzeko eskatzera ere, ikastetxeko erregistro-datuetan aldaketak egin behar direnean. Bestela, emandako baimena baliogabetuko litzateke.

Era berean, zentroak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarrean dagoen legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna zentroaren erakunde titularrari dagokio.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, hezkuntza-itunen edo dirulaguntzen deialdien bidez laguntzak lortu direnik.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 24a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala