
217. zk., 2024ko azaroaren 7a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNU SAILA
5081
EBAZPENA, 2024ko urriaren 29koa, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez hutsik uzten baita Administrazio Publikoaren, Zuzenbide Publikoaren edo Administrazio Zientziaren inguruan azterketak eta ikerketak egiteko dirulaguntzen deialdia.
Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariak Administrazio Publikoaren, Zuzenbide Publikoaren edo Administrazio Zientziaren inguruan azterketak eta ikerketak egiteko, merezimendu-lehiaketaren bidez, dirulaguntzak emateko 2024ko ekainaren 5eko Ebazpena onartu zuen.
Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, eskaera bakarra aurkeztu da, eta Balorazio Batzordeak ebaluatu ondoren, ez du lortu deialdiaren ebazpenaren 6. oinarrian ezarritako beharrezko puntuazioa.
Hori dela eta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengo artikulua.– Hutsik uztea Administrazio Publikoaren, Zuzenbide Publikoaren edo Administrazio Zientziaren inguruan azterketak eta ikerketak egiteko dirulaguntzen deialdia.
Bigarren artikulua.– Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari; beraz, berorren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluaren eta hurrengoen arabera. Horretarako, hilabete bat izango da, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Errekurtso hori ebazpena eman zuen organoari aurkez dakioke edo, bestela, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari. Gora jotzeko errekurtsoa jarri zenetik hiru hilabete igarota erantzuna ematen ez bazaio, errekurtsoa ez dela onartu ulertu beharko da, eta administrazioarekiko auzietako bidera joateko aukera irekita egongo da.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 29a.
IVAPeko Zuzendaritza hutsik dagoelako sinatzen du (maiatzaren 4ko 133/2021 Dekretuaren 6.3 artikulua eta 8.2.f) artikulua).
Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko Koordinazio eta Kudeaketako idazkaria,
NAGORE ALBERDI BERASALUCE.
RSS